Borrar
Otsolar dantza taldeko ikasleen emanaldiak eman zien Inauteriei hasiera. ARGAZKIAK NÚÑEZ
Lizartza

Inauterian murgildu dira lizartzarrak

Dantza eta antzerkia protagonista izan ziren giro bikainean igaro zen Gibel-jate egunean

AMAIA NÚÑEZ

Asteartea, 7 otsaila 2023, 00:06

Comenta

Inauterien hasiera ospatu zuten lizartzarrek asteburuan. Ohitura jarraituz Gibel-jate eguna izan zuten inauterien lehenengo eguna. Garai batean plazan txekorra hiltzen zuten eguna izan zen atzokoa. Gibela zen jaten zena, gainontzeko haragia dastatzeko astebete itxaron behar zelako. Horrela, hura oroituz gibela dastatu zuten herritarrek frontoian egin zuten jaialdiaren baitan, herriko dantzariak eta antzerki taldeko kideak ikusten zituzten bitartean.

Ekitaldien buru izan zen Inauterietako alkatetza, eszenatoki ondoan jarritako mahaian eserita. Beraiek eta ikusleek nahi adina gibela jan zuten eguerditik bazkalordura arte.

Ekitaldia Inauterietako bertsoa abestuz hasi zuten, guztiek batera. Ondoren, Otsolar dantza taldeak emanaldia eskaini zuen herriko musikariek lagunduta. Lizartzako Inauteri dantzak eskainiz hasi zuten emanaldia. Gainera, aurresku, fandango, arin-arin eta bestelako dantza tradizional zein koreografia berritzaileagoak ere dantzatu zituzten ekitaldian. Dantzak tartekatuz antzerkiak eskaini zituzten herritarrek.

Inauterietarako boluntarioak

Otsolar dantza taldeak datorren asteburuan antolatuko diren ekitaldi ezberdinetan laguntzeko boluntarioen bila dabil. Lagundu nahi dutenek 685.765.477 telefono zenbakira whatsapp mezua bidali beharko dute, zein lanetan lagundu dezaketen zehaztuz.

Larunbatean bina laguntzaile behar dira, plazan jarriko den talo postua jartzeko 17:30etik aurrera, eta postua kentzeko, 20:30etik aurrera. Igandean berriz, goizean elkartean hamaiketakoa prestatzen laguntzeko pertsona bat behar da, 9:00etatik 11:00etara, eta beste bat 11:00etatik 13:00etara. Gainera, 13:45ean garbantzuak frontoira eramaten laguntzeko bi pertsona behar dira eta sei pertsona 14:00etatik aurrera bazkaria zerbitzatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauterian murgildu dira lizartzarrak

Lizartza : Inauterian murgildu dira lizartzarrak