Idiazabal
Katea Kaleko Pextak gaur hasiko dira bi eguneko egitarauarekinJ. ZABALA
Idiazabal.
Osteguna, 27 uztaila 2023, 21:13
Gaur, bueltan izango dira beste urte batez beti gogoz ospatzen diren Katea Kaleko Pextak. Egitarauari, arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera sagardo dastaketarekin. 22:30ean 'Ahuntzak' taldeak kontzertua eskainiko du. 00.00etan, 'Txerri Harrapaketa' klasikoa ospatuko da, eta, ondoren, 'Hilerri' eta 'Muxutruk' euren musikarekin itzuliko dira. 07:00etan, 'Azpiko arropa' lasterketa burutuko dute, eta 08:00etan 'Gaupaseroen' argazkia aterako dute. Bihar, mus txapelketa egingo da 15:00etan, eta patata tortilla txapelketa eta haurrentzako jolasak 17:00etan. 21:00etan 'Bertsoafaria' izango da eta ondoren 'Istilu' taldeak kontzertua eskainiko du.