Idiazabal
Gaztetxoen eta beteranoen arteko topaketa berezia futbito zelaianJ. ZABALA
IDIAZABAL.
Miércoles, 11 de junio 2025, 21:05
San Adriango festetako egitarauaren barruan, ostiralean futbitoan ospatu zen dantza erakustaldia une bereziz beteta egon zen. Ohiko moduan, gaztetxo ugari animatu ziren parte hartzera, giro alaian eta ikusleen animo artean. Baina aurtengo edizioak sorpresa bat ekarri zuen: Jubilatuen taldeko hainbat kidek ere parte hartu zuten.
Eguraldi bikaina lagun, dantzariek San Adriango dantzak eskaini zituzten zaletasun eta grina handiz, belaunaldi ezberdinak plaza berean elkartuz. Erakustaldia ikusgarria izan zen, eta ikusleen txalo beroak jaso zituzten parte-hartzaile guztiek, gazteek zein beteranoek. Belaunaldi ezberdinen arteko topaketa honek festaren bihotzean jo du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.