Borrar
Las diez noticias de la jornada

Idiazabal

Euskaraldiaz gozatzeko hiru zita Idiazabalen

Euskaraldiaren harira, hiru ekitaldi antolatu dira: hasiera jaia, hitanoari buruzko kafe-tertulia eta Mikel Telleriaren kontzertua

J. Z.

IDIAZABAL.

Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:17

Euskaraldiaren harira, Idiazabalen hainbat ekitaldi prestatu dituzte datozen egunetarako, herritarrak euskaraz hitz egitera animatu eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Herriko eragileek antolatutako jarduerek adin eta gustu guztietarako eskain-tza zabala dakarte.

Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia bihar, maiatzaren 16an izango da, Plaza Nagusian. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da umeentzako jolasekin, eta 19:00etan ekitaldi nagusia izango da: txalapartariak, Birigarroko txistulariak eta Kantu Jira taldea arituko dira giroa bero-tzen. Ondoren, Euskaraldiaren mezua irakurriko da, txapa-jar-tze kolektiboa egingo da eta herri argazkia aterako da. Amai-tzeko, pintxoak banatuko dira parte-hartzaileen artean.

Hirugarren adinekoen eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioa landuko da maiatzaren 20an izango den kafe-tertulian. Jarduera 18:00etan izango da Adinetxe Jubilatu Elkartean, eta helburua da hitanoaren belaunaldi arteko erabilera, transmisioa eta erronkak aztertzea, belaunaldi desberdinen arteko elkarrizketa bultzatuz.

Mikel Telleriak bere azken lana aurkeztuko du maiatzaren 23an, ostiralez, 20:00etan, Guraso Elkartearen aretoan. 'Oroit Lou Reed' izeneko diskoa izango da entzungai, eta sarrera 5 eurokoa izango da. Kontzertua bere jaioterrian eskaintzea berezia izango da Telleriarentzat eta bertaratzen direnentzat.

Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte Euskaraldiaren baitako ekitaldietan parte hartzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaz gozatzeko hiru zita Idiazabalen