Borrar
Herriko eragileak, udaletxe aurrean ateratako argazkian. I. U.
Euskaraldiaren aldeko herriko elkarteen aldarria

Idiazabal

Euskaraldiaren aldeko herriko elkarteen aldarria

Jueves, 8 de mayo 2025, 20:05

Asteazken arratsaldean, herriko elkarte eta eragileek babesa adierazi zioten Euskaraldiari taldeko argazki baten bidez. Herriko hainbat eragilek hartu zuten parte ekintzan, tartean Izal Bizia, Birigarroa Txistulari Elkarteak, Idiazabal Kirol Elkarteak, Axari Trailek, Herri Krosak, Illati Euskara Elkarteak, Aizan! Talde Feministak, Adinetxek, Izalgo Futbito Taldeak, Mendi Sailak, Irakurle Taldeka, Guraso Elkarteak, Kimu Elkarteak eta San Blas Abesbatzak, baita Idiazabalgo Udalak ere.

Aurtengo Euskaraldia hilaren 15ean hasiko da; hau da, datorren ostegunean. Antolatzaile eta eragileek aurreratu zutenez, ekitaldi bat egingo dute herrian. Era berean, gogoratu zuten dagoeneko izena eman dutenek txapak jaso ditzaketela udaletxean. Parte hartu nahi dutenek, euskaraldia.eus webgunean eman dezakete izena, oraindik zabalik dago epea. Emandako babesarekin, Euskaraldiak, aurten ere, herrian indar berezia izango duela azaleratu zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren aldeko herriko elkarteen aldarria