Borrar
Haur Hezkuntzako gunean hasi dira eraberritze lanak. I. U.

Idiazabal

Eskolako patioa berritzeko lanak hasi dira

Joan den ikasturtean egin zen parte hartze prozesuan oinarrituta diseinatu da jolasgune berria

Asteartea, 5 abuztua 2025, 20:44

Comenta

Aita Iparragirre Herri Eskolako ikasleek jolasteko leku berria izango dute datorren ikasturtetik aurrera. Eskolako patioa eraberritzeko lanak hasi dira jada eta uda honetan proiektuaren lehenengo zatia osatuko da, Haur Hezkuntzako gunean zehazki.

Patioaren diseinua joan den ikasturtean irudikatu zen parte hartze prozesu baten bidez. Hiritit At enpresk idatuta, eskola komunitate osoak parte hartu zuen: ikasleak, irakasleak eta guraso elkartean. Guztien artean nolako jolastokia nahi zuten galdera erantzun zuten. Bileretan jasotako ideia guztien artean ondorio nagusiak izan ziren espazio berdeagoa eta irisgarriagoa izatea, aterpe batekin eta kirol edota jolas ezberdinak egiteko aukera ematen duen espazioak sortuz.

Ideia horietan oinarrituta, amaitu berri den ikasturtean patioa eraldatzeko proiektua landu du eskola komunitateak espazio inklusiboetan espezializatuta dagoen Teo arkitektura enpresarekin. Eraberritze proiektua fase ezberdinetan egingo da. Lehenengo Haur Hezkuntzako gunean ari dira lanean.

Iñaki Alberdi alkateak azaldu zuenez, «eskolako patioa handia eta epe luzerako proiektu bezala hartu behar da. Uda honetan proiektu horren lehen zatia jarriko da martxan». Lanak hasiak dira dagoeneko, eta irailaren erdi alderako bukatuta izatea espero du udalak. «Proiektua handia izanda, aurrekontu osoa ere handia da, eta daukagun ahalmenaren arabera eta egoeran arabera egokitzen joan beharko dugu», argitu zuen. Lehen faseko lan hauen aurrekontua 195.000 euro ingurukoa da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskolako patioa berritzeko lanak hasi dira

Eskolako patioa berritzeko lanak hasi dira