Borrar
Haurrek primeran pasa zuten euskal mitologiaren istorioak entzuten. ARGAZKIAK ANDONI AIZPURU
Gau ibilaldi mitologikoak jendetza bildu zuen Ataunen

Gau ibilaldi mitologikoak jendetza bildu zuen Ataunen

Izaki ikaragarriak azaldu ziren, lamiak, jentilak, Torto buru...

Martes, 16 de julio 2019, 00:41

Mitoaldiari amaiera emateko, larunbatean, Ataunen, VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoa egin zuten. San Gregorio auzoan abiatu eta Agauntza ibaiaren ondotik San Martin auzorainoko herri bidean joan ziren ikusleek, gaua gauezkoentzat dela konturatzeko aukera izan zuten. Jendetza bildu zen.

Izaki mitologikoak azaldu ziren, lamiak, Marimunduko eta sorgin taldea, jentilak ere bai Torto buru zutela eta Samartintxiki. Aurtengo ekitaldian, Joxemiel Barandiaranen bizitzako pasarte batzuk antzeztu dira, eta Barandiaranek Ataunen jasotako Patxi errementariaren istorioa izan dugu ibilaldiaren ardatza. Patxik ateratako burdin hotsak eta egindako gaiztakeriak, infernuko etsaiak ere beldurtu egin zituen, eta beraiekin edukitako eztabaida eta ika-mikak ikusgarriak izan ziren. Gauerdi inguruan, San Martingo plazan egindako dantza indartsu eta zoragarri batekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari. Garai bateko ipuin eta kondaira harrigarrien munduan sartu ziren Ataungo bihotzean ikusleek. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izan zituzten bide-lagun. Ibilaldi harrigarria eta sorpresaz beterikoa izan zen.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiote bertaratutako ikusle guztiei, hala nola, Ataungo herritarrek eskainitako laguntza aparta ere aitortu. «Bejondeizuela denoi! Aurtengo lanak amaituta, datorren urtekoaren zain geratuko gara», adierazi dute Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Barandiaran Museoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gau ibilaldi mitologikoak jendetza bildu zuen Ataunen