Ibarra
'Xerka', queer pertsonak protagonista dituen erakusketa, aurkeztuko da ostiral honetanJoseba Olagarai eta Martxel Larraza egileek hitzaldia eskainiko dute inaugurazio ekitaldian
Benito Izagirre Kultur etxeak 'Xerka' hitzaldi eta argazkio-erakusketa hartuko ditu. 'Xerka' ekimenak Euskal Herriko landa-eremuko bost persona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu, herri txikietako LGTBI+ komunitatearen eta 'sexilio' fenomenoaren inguruan. Argazki-erakusketa ostiral honetan, martxoaren 14a, inauguratuko da kultur etxean emango den hitzaldiarekin, 19:30ean.
'Xerka' proiektuaren bidez herrietan bizi diren LGTBI+ pertsonen nortasunak eta bizi-esperientziak ezagutzera eman nahi dituzte Joseba Olagarai eta Martxel Larrazak. Erreferente askotarikoei ikusgarritasuna ematen diote eta mezu positibo bat transmititu nahi dute: euskal landa-eremuan eta euskaraz posible dela queer izatea eta herrian bizitzea.
Argazki-erakusketak bost pertsonen lekukotza eskaintzen du. Iker Itziar, Markel, Dom eta Harrieten errelatoek, bizipen ezberdinak izanik ere, errealitate kolektibo bat erakusten dute. Beraien testigantzen bidez, hainbat arlotan arakatu edo 'xerkatu' dute, besteak beste, haurtzaroan, armairuan, estigman, tradizioan edota diskriminazio-egoeretan. «Komunitate baten parte izateko desira; berezkoa behar lukeen lurrean sustraiak botatzeko gogoa».
Euskal landa-eremuan eta euskaraz bizi diren LGTBI+ pertsonen bizi-esperientziak ezagutzera ematen ditu ekimenak
Argazki-erakusketan paisaiaren eta erretratuaren genero klasikoak uztartu dituzte, hainbat teknika eta estilo fotografiko erabiliz protagonisten eta beraien ingurunearen arteko elkarrizketa poetikoa proposatzeko. «Euskal landa-eremuko sexu-askapenaz edo LGTBI+ gaiez ari garenean, denon eta denontzako borrokaz ari gara. Kulturaz, lengoaiaz eta sinboloz jantzi dugun heinean, ostadarrak kolore adina euskalki ditugu Euskal Herrian; askotariko herriak, aldakorrak, inklusiboak eta, zorionez, gero eta bizigarriagoak!», diote.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.