Borrar

Ibarra

Jai batzordeak Ibarrako San Bartolome jaietarako bozeto lehiaketa antolatu du

Ibarran bizi edo ikasten duten LH1-etik DBH2-ra bitarteko ikasleek hartu ahal izango dute parte

Amaia Núñez

IBARRA.

Lunes, 2 de junio 2025, 20:38

San Bartolome jaietako marrazki lehiaketa antolatu du Ibarrako Jai Batzordeak. Lehiaketara aurkeztuko diren irudien artean Jai Batzordeak egitarauean argitaratuko diren marrazkiak aukeratuko ditu. Gaia librea izango da, baina hori bai, marrazkiek herriko jaiekin zerikusia izan beharko dute. Bakoitzak nahi duen teknika erabili ahal izango du.

Ibarran bizi edo ikasten duten haur eta gazte guztiek parte hartu dezakete, hiru mailatan banatuta: LH1-etik 6. mailakoak eta DBH1 eta 2ko ikasleak. Marrazkien formatua A4 neurrikoa izango da eta bertikalean. Lanek 'Sanbartolomeak 2025' adierazpena eta Ibarrako armarria (edo berau jartzeko lekua utzita) eduki behar dituzte, egilearen izenik edota adierazpenik gabe.

Marrazkiak gutun-azal itxi batean entregatu behar dira, eta hor adierazi beharko dira izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta maila. Lehiaketa martxan da eta lanak Ibarrako Kultur Etxean entregatu beharko dira ekainaren 13a baina lehen.

Lehiaketara aurkezten diren irudien artean egitarauan argitaratuko diren marrazkiak aukeratuko dituzte

LH1-3 eta LH4-6 bitarteko ikasleen kategorietan 125 euroko erosketa balea jasoko du irabazleek marrazketa-materiala erosteko. DBH1-4 mailakoen artean, berriz, marrazketa digitalerako tableta irabaziko dute.

Bizi Nahi

El club Bizi-Nahi ha organizado un viaje a Benidorm del 13 al 20 de septiembre. El Hotel será Melina con pensión completa con bebidas. El autocar de ida y vuelta. Las personas interesadas pueden pasar ya por la oficina a dar su nombre.

Asimismo, han organizado una excursión a Lekeitio para el 27 de junio. El plazo para apuntarse se abrirá el día 16, lunes.

Udaleku irekiak

Oporretan Euskaraz udaleku irekietarako izena eman zuten haur guztiak izan dira onartuak. Kasu batzuetan, udala familiekin jarriko da harremanetan beharrezko datuak eskatzeko.

Era berean, programaren aurkezpen orokorra ekainaren 12an egingo da. Bertan, informazio praktikoa azalduko dute eta zalantzak argitzeko aukera egongo da. Ordua eta lekua datozen egunetan jakinaraziko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jai batzordeak Ibarrako San Bartolome jaietarako bozeto lehiaketa antolatu du