Ibarra
Izaskun auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan ekitaldi ugarirekin
Secciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Izaskun auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan ekitaldi ugarirekinIzaskun auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Hiru egunez, ekitaldi ugarirekin jai giroan murgilduko dira herritarrak. Ohi bezala, jaien hasiera gaur larunbatarekin hasiko dira 16:00etan Toka Txapelketarekin eta 17:30ean 'Eutsi Ramon!' kale antzerkia eskainiko du Trapu zaharra taldeak. Ondoren, 18:30ean, sagardo-dastatzea egingo da eta, aldi berean, haurrentzako jolasak antolatuko dira. Gainera, 19:00etatik aurrera Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria izango da eta 23:00etan Dj Mondongoren emanaldia hasiko da.
Igande eguerdian herri-kirol saioa egingo da Jon Unanue 'Goenatxo' eta Mikel Lopetegi 'Urra' harri-jasotzaileekin, eta Karmele Gisasola 'Zelai III.a' eta Irati Astondoa aizkolariekin.
Jarraian, herri bazkaria egongo da Nerea Ibarzabal eta Jon Maia bertsolariekin. Segidan, haurrentzako Txoborro magoaren ikuskizuna egongo dute arratsaldeko 16:30ean; 18:00etan Ines Osinagaren emanaldia eta 19:30ean, berriz, Txaeanga Bartoleroa izango da.
Ekainaren 9an, astelehenarekin, Diana joko dute Loatzo Musika Eskolako ikasleek 10:00etan. Ondoren, 11:00etan Meza Nagusia eskainiko da Izaskungo Andre Mariaren ermitan eta eguerdian hamaiketako herrikoia egingo da. 13:00etan bertso-saioa izango da Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikanorekin, Amaia Agirre gai-jartzailearekin. Arratsaldean, Alurr dantza taldeak emanaldia eskainiko du 17:30ean eta segidan, haurrentzako gozokiak banatuko dira. 18:30ean bertso-saioak jarraituko du eta 19:30ean emango zaio amaiera jaiei Elustondo anai-arrebak trikitilarien erromeriarekin.
Izaskun auzoko festak direla eta, udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira datorren astelehenean, ekainaren 9an. Asteartetik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du.
Belabieta kiroldegiak helduen-tzako udako ikastaroak antolatu ditu. Ekainaren 30ean hasi eta uztaila osoan izango dira saioak. Gimnasia funtzionala, tonifikazioa, hit eta hirugarrenadinerako ikastaroak egongo dira. Dan-tza urbanoak ere emango dira. Kasu honetan, bi astetan izango dira saio guztiak, uztailaren 10era bitartean.
Izena emateko epea irekita dago ekainaren 18ra bitartean. Bazkideek 35 euroko ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnak 46 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.