

Secciones
Servicios
Destacamos
Uzturpe ikastola berrikuntza prozesu batean murgildu da azken hilabeteetan eta, horri esker, «eraldaketa eta hobekuntza» bidean pauso berriak eman dituzte. Ikastolako irudian ere nabarituko da ... hori, logotipo berria egin baitute, baina barneko aldaketak ere izan dituzte: Hik Hasi egitasmoarekin lan egiten ari dira eta, azkenaldian, Stem eta Dislexia On ziurtagiriak lortu dituzte.
Mikel Agirrezabala, egitasmoko kidearen esanetan, Uzturpen aurrera eraman duten prozesua Ikastolen Elkarteko Hezkuntza Proiektuaren baitan kokatzen da. Horrela, ikastolako proiektu pedagokikoa aztertu dute, doikuntza eta hobekuntzarako aholkularitza ematen ari dira.
Gainera, bi ziurtagiri ere lortu ditu Uzturpek. Batetik, Expert Stem School Label, Europako ikastetxeen zientzia eta teknologia ikasarloen gaitasun zigilua. Aldi berean, urte batzuk badira ikasleen aniztasunari eran-tzuteko bidean pausuak ematen hasi zirela eta, bide horretan, 'Dislexia On!' proiektuaren barruan zigilu berdea lortu zuten.
Hilabete hauetan guztietan emandako pausuak irudian ere edukiko dute bere isla. Eider Epeldek diseinatu du logoa, Iñaki Epelde artistak garai batean egindakoa ordezkatuko duena. Uzturpeko ikasle ohia da, Epelderen senidea, eta horregatik guztiagatik, berarentzat «erronka handia» izan dela onartu zuen. Aurkeztutako proposamenen artean, lehengoa erreferente duen irudia izango du hemendik aurrera ikastolak: Uzturre mendia eta atzetik atera-tzen da eguzkia, U hizkia ezkutatzen du eta kolore more, berde eta urdineko marrekin osatua, hurrenez hurren, Ibarrako herriarena, natura eta errekarenak. «Natura presente egon behar zen, ikastolako oroitzapen politenak dira gaztaina eta goroldioa biltzera joaten ginenekoak ditut», gogoratu zuen.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.