Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ioseba Mateos, lehenengo lerroan ezkerretik bigarren igerilaria, Capri-Napoli zeharkaldian parte hartuko du. I. M.

Ibarra

Ioseba Mateosek Capri-Napoli zeharkaldian parte hartuko du ostiral honetan

Ekainean Bilbon, Plentzian eta Donibane Lohizunen egin dituen lau probatan podiumera igo da igerilaria

Amaia Núñez

Ibarra

Jueves, 26 de junio 2025

Udako denboraldia emaitza onekin hasi du Ioseba Mateos igerilariak. Ekainean lau probatan parte hartu du eta guztietan lortu du podiumera igotzea, kaxoi altuenera izan ez bada ere. Ostiral honetan Capri-Napoli proban egongo da, bi hiriak banatzen dituen 36 kilometroak batzen dituen igeriketa proban.

Duela egun batzuk Napolira iritsi zen Mateos, ostiral honetan osatuko duen zeharkaldirako. Azken egunak bertako itsasoan entrenatu eta aklimatazio «azkar» bat egitea zuen helburu. «Orain tenperatura 30-35 gradukoa da kalean eta itsasoko uraren tenperatura 24-25 gradu ingurutan dago», azaltzen zuen bidaiatu aurretik.

Goizeko 9:00etan irtengo dira igerilariak Capri irlatik eta gehienez ere 10 edo 11 orduko denbora izango du zeharkaldia buka-tzeko. «Nere aldetik neguan zehar egindako lana beteta dago, bertan aurkituko ditudan faktoreak ez dira nire eskuetan egongo beroa, uraren tenperatura, medusak, korronteak, haizea, olatuak, nere barkuaren gida, eta abar», azaltzen zuen. Hala ere, «oso motibatuta» dago eta bere «erronka bakarra Napolesera iristea» izango da. «Zeharkaldi honetan bukaerako kronoa eta podioa niretzako lehen aldiz ez dira garrantzitsuak izango beste asteburuetan izaten diren bezela».

«Zeharkaldi honetan kronoa eta podioa ez dira garrantzitsuak izango beste asteburuetan izaten diren bezala»

Italiako probara lanak egindako lasaitasunarekin doa, denboraldi honetan lortutako emai-tzekin «oso pozik». Urtarrilean garaipena lortu zuen Xabean. Hilabete honen hasieran Donibane Lohizuneko III. Artha Katxi Tour proban Crawl Ocean igeriketa taldeak antolatuta. 45 minutu eta 51 segundo behar izan zituen 3.300 metroko distantzia osatzeko eta hirugarren egin zuen, lehenengo sailkatutik bost segundora.

Bigarren asteburuan, berriz, Bilboko Kirol klubak antolatutako Gorlizko badian 83. Zeharkaldian azpitxapeldun izan zen, 42 minutu eta 35 segundoko denboran 3 kilometroak beteta. Kasu honetan, hirugarrenarekin berdinduta iritsi zen, segundo bateko aldearekin, eta irabazlearekiko 2'04«ra.

Joan den asteburuan, ia deskantsurik gabe, bi probatan parte hartu zuen. Larunbatean, Plentziako badiaren VI. Zeharkaldia osatu zuen, Mungia igeriketa taldeak antolatzen duena. Kasu honetan, 2,7 kilometroko distan-tzia osatu behar zuten igerian eta ibartarrak bigarren amaitu zuen, 37 minutu eta 8 segundoan, lehenengo sailkatutik 44 segundora.

Hurrengo egunean, aldiz, V. Boucles Donibane Lohizune izeneko zeharkaldian lehiatu zen. Bost kilometroko distantzia duen proba lub Urkirolak Natation Saint-Jean-de-Luz / Ciboure taldeak antolatzen du eta Ioseba Mateos hirugarren izan zen. Zeharkaldia amaitzeko ordubete, 8 minutu eta 27 segundo behar izan zituen, irabazletik 4'21«ra. Honela, urte honetarako zuen planifikazioa Beteta, gaur Napoli-Capri zeharkaldiaz gozatzen saiatuko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ioseba Mateosek Capri-Napoli zeharkaldian parte hartuko du ostiral honetan

Ioseba Mateosek Capri-Napoli zeharkaldian parte hartuko du ostiral honetan