Ibarra
Alurr dantza taldeak zabalik du datorren ikasturterako matrikulazio epeaUdan zehar eskaintzeko emanaldi berri bat sortu dute, 'Zamaltzain', eta uztailaren 12an Bidanian estreinatuko dute
El Diario Vasco
Ibarra.
Larunbata, 6 uztaila 2024, 19:48
Alurr dantza taldeak datorren kurtsoko matrikulazio epea martxan du dagoeneko eta irailaren 30era arte luzatuko du. Taldetik adierazi dutenez, haurrak ikastetxeko mailaren arabera matrikulatzen dira eta helduagoak egitean taldeari jartzen zaion izen propioz deitzen zaie. Klaseak urrian hasiko dira. Txikienek eta hasiberriek beldur gutxiago izan dezaten, posible da dantzako klase batzuetara azaltzea oraindik matrikulazioa egin gabe, Alurreko Juntari jakinaren gainean jarriz gero. Horrela, dagokion taldearen irakaslea egoeraren berri egongo da eta haurra matrikulatzekotan, hark emango dizkio bete beharreko orri eta irizpideak.
Alurrekin harremanetan jartzeko bide asko daude: Instagramen DM bat bidali, alurr@alurr.eus edo alurrkomu@gmail.com helbideetara idatzita, edota webgunean azaltzen diren zenbakiei hots eginda.
Bestalde, udan zehar eskaintzeko emanaldi berri bat sortu dutela iragarri dute: 'Zamaltzain'. «Xuletinoaren zantzu batzuk garatzen dituen emanaldi txiki bat izango da, datorren astean Bidanian estreinatuko duguna, ostiralean. Eta hurrengo egunean, Lekeition berestreinatuko dugu beti gonbidatu izan gaituzten Ezkontza emanaldiaren ondoren.
Udan hainbat emanaldi eskaintzen ibiliko dira Alurrekoak Euskal Herri osotik.