Borrar
Erraldoi berriak aurkeztu ziren iaz jaiei hasiera emateko. A. NÚÑEZ
Abian jarri dute datozen San Bartolome jaietako irudiaren diseinu lehiaketa

Ibarra

Abian jarri dute datozen San Bartolome jaietako irudiaren diseinu lehiaketa

Hamasei urtetik gorakoek aurkeztu ditzakete lanak eta irabazleak 300 euroko saria eramango du

Amaia Núñez

Ibarra

Lunes, 21 de abril 2025, 19:56

San Bartolome jaietarako hilabete batzuk geratzen badira ere, jai batzordeak jaietako esku-programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du eta lanak aurkezteko epea ireki du. Hamasei urtetik gorako pertsona guztiek aurkeztu ditzakete lanak. Hala ere, bakoitzak gehienez bi diseinu aurkeztu ahal izango ditu.

Kartelean 'Ibarrako jaiak 2025' testua egon beharko da lan guztietan, ondo nabarmenduta, eta Ibarrako jaiekin zerikusia duen ezaugarri edo irudiren bat adierazita agertu beharko da. Gainera, generoaren irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.

Esku-programaren azalak 21x21 zentimetroko neurria du eta aurkeztutako diseinua tamaina horretakoa edo proportzionala izan beharko da. Diseinurako erabitzen den teknika librea da, baina paperean edo euskarri gogor batean aurkeztu beharko da, 21x21 zentrimetroko tamainan edo proportzionala den neurri batean. Horretaz gain, formatu digitalean ere aurkeztu beharko da jpg gisa, tamaina berean eta gutxienez 300 ppp-ko erresoluzioarekin.

Aurkeztutako lan guztiak originalak eta beste inon aurkeztu gabeak izan beharko dira. Kasu honetan, batzordeak nabarmentzen du lanak ezingo direla beste batzuen kopia edo imitazioan oinarritu, eta adimen artifizialaren erabilera ere debekatuta dago.

Kartel lehiaketarako proposamenak Ibarrako kultur etxean aurkeztu beharko dira ekainaren 13ko 13:00ak baino lehen. Lanarekin batera, kartazal itxi batean emango dira egilearen datuak, izen-abizenak, helbidez, NAN zenbakia, adina eta telefonoa. Kartazalaren kanpoaldean eta lanaren atzealdean goitizena idatziko da.

Informazio gehiagorako kultur etxera deitu beharko da, 943 67 03 99 telefono-zenbakira. Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute eta beraien erabakia apelaezina izango da. Irabazleak 300 euroko saria eskuratuko du.

Gainera, lehiaketara aurkeztutako lanak Udalak jendaurrean erakutsi ahal izango ditu. Hala ere, espazio eta egutegiagatik, epaimahaiak aukeratuko du aurkeztutako guztien artean zeintzuk egongo diren erakusketan, beti ere, kalitate artistikoa kontuan hartuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abian jarri dute datozen San Bartolome jaietako irudiaren diseinu lehiaketa