Herri kros jendetsua Adunan
Bero sargoriari aurre eginez haur, gazte zein heldu ugari animatu ziren lasterketan parte hartzera
el diario vasco
ADUNA
Astelehena, 6 abuztua 2018, 07:57
Jaietako lehen igandean ohitura den bezala, herri krossa antolatu zen Adunan. Bero sargoriari aurre eginez haur, gazte zein heldu ugari animatu ziren lasterketan parte hartzera. Txikienek hasi zuten krossa herri-guneari itzuli bat emanez eta ondoren gazteen txanda izan zen. Raúl Gomez izan zen irabazlea gizonezkoetan, Karen Ortiz de Guinea emakumezkoetan eta Nathaniel Hidalgo juniorretan.