Haurrek ederki pasa zuten Kultur Asteko ipuin kontaketan
NÚÑEZ
Ostirala, 18 azaroa 2022, 23:58
Adunako Kultur Astearen baitan herriko haurrek eta gaztetxoek ederki pasa zuten Elssie Xalbadorren eta Keko Salvadorren 'Ipuinak puzten' kontaketarekin. Koloretako globoez lagunduta, pertsonaia ezberdinak irudikatu zituzten eta haurren laguntzarekin istorioetako protagonistei bizia eman zieten.
Gaur larunbatean, goizean, Iriza e-mobility lantegira bisita egingo da, 10:45ean. Arratsaldean, berriz, Ekaini pailazoak 'Aho bete hortz' ikuskizuna eskainiko du plazan, edo elizan euria bada, 18:30ean. Jarraian, 20:00etan, talo-jatea egingo da Basopeta Guraso elkarteak eta Adunako Euskaraldia taldeak antolatuta, frontoian. Afalondoren, Ezekiel DJarekin dantzaldia.