Borrar

Haritz Mujika, bertsolari asteasuarrak irabazi du Basarri Bertsopaper Saria

I.A.

ASTEASU.

Asteazkena, 15 uztaila 2020, 00:20

Comenta

Haritz Mujikak bertsolari asteasuarrak irabazi zuen pasa den ostegunean XXXVI. Basarri Bertsopaper Saria. Motxianek antolatutako bertso saio berezia borobiltzeko, 'Posdata' sorta irabazlea abestu zuen Lege Zaharren enparantzan. Zarauzko Udalak, urtero, Basarri Bertso paper lehiaketa antolatzen du, bertsolariaren omenez.

Euskara suspertzeaz gain, bertsogintzari laguntzea du helburu. Itxialdiak iraun artean bikote harremana banaka bizi behar izan dute Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak eta bere bikoteak, mugaren alde banatan zeudelako. Horren harira, 'Posdata' bertso sorta idatzi zuen Mujikak, izatez bikotearentzat eskutitza izango zatekeena. Bikoteari bidaltzeko denborarik ez zion eman azkenean, eta helbidea aldatu eta Zarautzera bidali zuen, Basarri sarira aurkezteko.

Epaileei sorta gustatu eta lehen saria eman diote asteasuarrari. Irune Urbieta Kultura zinegotziak jarri zion txapela bertso saio berezian pasa den ostegunean eta jendaurrean abestu zituen bertso jarriak.

Bigarren saria ere Mujikak berak eskuratu zuen izatez, baina lehiaketaren arauen arabera pertsona berak bi sari jaso ezin dituenez, eman gabe geratu zen bigarren saria aurtengoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haritz Mujika, bertsolari asteasuarrak irabazi du Basarri Bertsopaper Saria