Girotze festarekin murgiduko dira Saninazio festetan gaur
YARZA
Altzo.
Larunbata, 23 uztaila 2022, 00:09
Saninazio festetarako prest dago dena Altzon. Gaur larunbata Girotze Festa egingo dute. 15:30ean Mus Txapelketa antolatuko da, izena emateak ordu erdi lehenago irekiko dira. Ondoren, 17:00etan Frontoi Zaharreko Pilota Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira eta iluntzean, 21:00etan, zahagi ardoa egingo da.
Jaiek datorren asteburuan izango dute jarraipena ostiraletik astelehenerako egitarauarekin.