Borrar
Ohitura jarraituz, mahai gainetik kantatu zuten Egañak eta Iguaranek. NÚÑEZ

Giro ederra Jainkoneko bertso-saioan

Mahai gainean igota eskaini zuten saioa Oihana Iguaranek eta Andoni Egañak

NÚÑEZ

LEGORRETA.

Asteartea, 22 urria 2019, 00:26

Comenta

Garai batean bezala, mahai gainean igota, eskaini zuten igandean Oihana Iguaran eta Andoni Egaña bertsolariek saioa. Euria tarteka izan bazen ere, ikusle ugari izan ziren terraza aurrean bertsolariei entzuten. Gustura txalotu zituzten biak, bertso bakoitzaren ondoren, baita bukaeran ere.

Kultur Astearen barruan gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak bakarrik dauden nerabeentzat dituen etxebizitzen eta baliabideen aurkezpena egingo da Udaletxeko areto nagusian 18:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek eta Gain Eder etxeko ordezkariek egingo dute aurkezpena. Aldi berean, kulturartekotasunaren inguruko hitzaldia eskainiko dute.

Bihar, berriz, Amaiur ipuin musikatuen emanaldia egingo da, Amaia Elizagoienekin. 17:00etan hasiko da saioa, Patxi Ezkiaga kultur etxean. 18:30ean, buruhandiak aterako dira kalera.

Ostegunean berriz eskalada, rappel eta puenting; 17:00etatik 20:00etara, frontoian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro ederra Jainkoneko bertso-saioan

Giro ederra Jainkoneko bertso-saioan