Gaur jokatuko da 29. usakume jaurtiketa Colombaire tresnaz
Jose Mari Urkiaren oroimenezko proba da
M.C.ELORZA
IDIAZABAL.
Igandea, 10 iraila 2017, 00:53
Gaur jokatuko da 29. usakume jaurtiketa Colombaire tresnaz Jose Mari Urkiaren oroimenez, Etzegarate gainean.
Goiz eta arratsaldez izango da 10:30etik 13:30era eta arratsaldean berriz 16:30etik 18:00etara bitartean. Izen ematea 10:00etan zabalduko da.
Baldintzak hauek dira antola-tzaileen esanetan: «Partaide bakoitzak hiru uso. Sarrera 45euros (usakume barne). Bakarrik plenoek desenpatatuko dute (dirua plenoren artean banatuko da)». Sariak ondorengo hauek: 2.500 euro dirutan lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarrenarentzat.
Gaur ere Axari Traila jokatuko da, goizeko 9:30etik aurrera. Antolatzaileek bazkari herrikoia antolatu dute, arratsaldeko 14:30ean Zelaako kiroldegian.
Kantu entseguak
Bihar, arratsaldeko 18:30etik aurrera kantu-poteoko entsegua Jubilatuen Elkartean antolatu dute.
Bost Herrien arteko ibilaldia
Azken urteetan Segura, Idiazabal, Mutiloa, Zegama eta Zeraingo mendizaleek antolatuta udazken aldera egin diren, ibilaldiaren harian, aurten ere beste bat egingo da hirugarrena hain zuzen.
Ibilaldia datorren larunbatean izango da, hilak 16, Mutiloatik abiatuta.