Euskararen erabilera igo egin da anoetarren artean
NÚÑEZ
anoeta.
Ostirala, 29 uztaila 2022, 00:04
Joan zen 2021eko urrian Soziologiako Klusterrak hizkuntza-erabilera neurtu zuen Anoetan eta emaitzak azken urteetako onenak izan dira. Datuen arabera, teknikariek entzundako elkarrizketen ehuneko 72,6a euskaraz izan ziren, duela bost urteko neurketetan baina hamabost puntu gehiago, eta duela hogei urte neurketak egiten hasi zirenetik altuenak. Euskararen gorakadarekin batera gazteleraren erabilera jaitsi egin da, ehuneko 23,5era. Bestelako erdaren erabilera igo egin da, elkarrizketen ehuneko 3,9a direlarik.
Hizkuntza-erabilera ikerketaren garapenak erakutsi duen moduan, euskara gehien erabiltzen dutenak haurrak eta gazteak dira, ehuneko 80tik gorako erabilerarekin. Helduen eta nagusien elkarrizketetan, berriz, elkarrizketen erdian baino ez da euskara erabiltzen. Hori bai, helduak eta haurrak elkarrekin daudenean, euskara nagusi izaten da.
Hizkuntza-erabileraren ikerketa egiteko Soziologiako Klusterreko teknikariek 93 herritako kaleetan zehar ibili ziren eta entzuten zituzten elkarrizketak apuntatu zituzten. Anoetan, zehazki, 813 elkarrizketa jaso zituzten 2.404 pertsonen artean. Aurtengo azterketak bi norabide azalerazi ditu: arnasguneetan, hau da, herri euskaldunenetan, erabilera jaitsi egin da, eta arnasgune ez diren herri handiagoetan, igo egin da.