Euskal Jaiak jende ugari ekarri zuen
NÚÑEZ
anoetA.
Asteartea, 11 urria 2022, 00:07
Eguraldia lagun, hamabosgarren Euskal Jaia antolatu zen Anoetan. Goiz guztian plazan elikadura eta artisautza azoka egin zen, dultzaineroek eta trikitilariek alaitua. Azoka gunera gerturatu ziren herritar eta bisitariek hogeita lau artisau eta ekoizleen lana zuzenean ezagutu eta erosteko aukera izan zuten azokan, Anitz Dantza Taldeko kideek eta herriko eragileek mota ezberdinetako materialak saldu zituzten, eta Anoetako Herri Ikastolako ikasle helduenek ikasbidaia ordaintzeko pintxoak saldu zituzten.
Gainera, elikadura subiranotasunari buruzko jokoa egon zen plazan, haurrek zein helduek elikagaien ibilbidea ezagutu eta horren inguruan hausnartzeko, eta Lurtaro elkarteak zein Landarlan eta EHKolektiboa elkarteek beren lana ezagutarazi zuten. Era berean, beheko plazan, ikastolako ikasleek gidatuta, naturako baliabideak erabiliz osatutako jokoak egon ziren.