Secciones
Servicios
Destacamos
A. NÚÑEZ
Larraul.
Domingo, 8 de mayo 2022, 00:21
Energia berriztagarriak modan dauden garaian, Gipuzkoako errotariek beraien ogibidea eta etxea ezagutaraziko dituzte gaur igandean, egingo den Errota Egunean. Uraren indarrarekin erabilera anitzeko industriaren oinarria dira errotak. Eskuzko errotak lehendabizi, animaliek bultzatutakoak ondoren, naturak eskainitako baliabideen probetxua egiten dute. Hemen inguruan ura bereziki, itsasokoa edota ibaikoa.
Errotak lanbideaz gain, gizartearentzako zerbitzu bat ziren. Baserritarrek bertan ehotzen zuten garia, artoa edota garagarra. «Normalean, errotariek ez zuten dirutan kobratzen. Eramaten zietenetik lekari bat, %10a, hartzen zuten. Gero kalekoak, uztarik ez zutenak irin bila joaten zirenean haiei saltzeko izateko, baita etxerako ere», gogoratzen du Jose Angel Zumeta Larraulgo Txuringadi errotako jabeak. Honela, errota batzuetan okindegia ere izan zen garai batean, labe eta guzti.
Gipuzkoan 670 errota katalogatu zituen Antxon Agirre Sorondok 1988an argitaratutako 'Tratado de Molinología' liburuan, errotek izan zuten garrantziaren erakusle. Herri guztiek zeukaten berea, eta ez zuten herrietan gutxienez bat izateko batzuk herriz aldatu zituzten, adibidez Orendaingoa eta Larraulgoa. 2001ean Koldo Lizarraldek katalogoa berritu zuen, funtzionamenduan jarraitzen zutenak aipatuz, 25 inguru, eta orain Alex Rotetak eguneratu egin du: 35 inguru dira martxan jarri daitezkeenak azkenaldian eraberritu direnei esker, batez ere udal jabetzakoak.
Erroten gainbehera XX. mendearen erdialdera hasi zen. Baserrietan jada ez zen hainbeste gari eta arto ereiten, askok etxerik kanpo lantegietan lan egiten zutelako. Pixkanaka aldatzen eta funtzio berriak hartzen joan ziren. Uraren indarra erabiltzen zuen azpiegiturak baliatuz batzuk pentsuetara bideratu ziren, beste batzuk zerrategira... paper fabrika asko ere errotak zeuden lekuetan sortuak dira.
Baina lantegiaz gain, etxebizitzak ere baziren errotak. Askok, hala ere, ez zuten jabetzan. Erdiak edo udalenak omen ziren, gaur egungo ostatuen antzera esleitzen zituztenak. Esku pribatuetan zeuden errotak ere, batzuetan familiek ez zuten jabetzan. Batzuk lursail eta baserri askoren jabe ziren jauntxoen eskuetan zeuden. Horiek alokatu egiten zituzten eta 80-90 harmarkadetan pixkanaka saltzen hasi ziren.
Beste kasu batzuetan sozietateetan antolatzen ziren. Larraulgo Txuringadi errota horrela antolatzen zen: «hamar zatitan banatuta zegoen. Aitona Juan Jose Zumeta etorri zenean sei zati erosi zituen. Gero irabazien banaketa egiten zen», azaltzen du Jose Anjel Zumetak, hirugarren belaunaldiak. Berak gainontzeko lau zatiak erosi zituen orain dela 30 urte. «Aita hil eta herentzia jasotzean erostea erabaki nuen. Edozein lan egin behar zela, beste sozioen adostasuna behar zen eta nahasmena zen», azaltzen du.
Ohituta ez dagoenarentzat errotek hots izugarria ateratzen dute. Tak-tak-tak lehor horrekin kontrolatzen zuten nola zihoan, ale gabe geratu zen, ur gehiegi edo gutxiegi pasatzen ari bazen... «Baratzean bazeunden ere horrekin bazenekien nola zijian», onartzen du Jose Anjel Zumetak. Orain hots hori guztiz isiltzeko arriskuan daude asko, uraren erabilera kontzezioagatik.
Arau berrietara moldatzeko, erabiliko den ur kantitatea zehaztuko duen proiektu bat aurkeztu behar dute Oviedon dagoen Ur Kontsortzioan. Gehienek ez dute erabilerarik eta ondarea eta historia mantentzeko egiten dute. Uraren erabilera baimenik gabe, kanalak eta erroten inguruneak bertan behera geratzeko arriskuan daude. «Baina oraindik bizirik gaude eta hori transmititu nahi dugu Errota Egunean», dio Alex Rotetak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.