BerroBira lasterketan parte hartzeko izen emateak ireki dira
NÚÑEZ
BERROBI.
Larunbata, 2 iraila 2017, 00:39
Datorren irailaren 16an XV. BerroBira Herri Krosa antolatu Ibin Kirol Klubak Berrobin. Lasterketa haur, gazte zein helduentzako izango da. Hamalau urtetik beherakoentzako lasterketa 16:00etan hasiko da eta helduena 17:00etan. Helduek 7,5 kilometro osatu beharko dituzte, herrian zehar antolakuntzak egindako zirkuituari bost itzuli emanez.
Izena emateak jada irekiak daude helduentzako. Horretarako www.herrikrossa.com helbidean izena eman beharko dute aldez aurretik, 8 euro ordainduz. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da irteera ordua baina ordubete lehenago, 10 euro ordainduz.
Emakume zein gizonezkoen mailan lehen hiru sailkatuentzako egongo dira sariak: irabazleek 100 euro eta garaikurra jasoko dute, eta bigarren eta hirugarrenek garaikurra. Amaieran, produktu ezberdinak zozketatuko dira.