Borrar
Herriko hainbat gunetan daude jarrita mugikorraren erabilera saihesteko kartelak. ALTXA BURUA BERROBI

Arnasguneak sortu dituzte Berrobin mugikorren erabilera mugatzeko

Bost gune adostu dituzte Altxa Burua taldeak eta Udalak azken urtetan egindako lanaren jarraituz

Amaia Núñez

Berrobi

Ostirala, 17 urria 2025, 20:48

Comenta

Gero eta gehiago dira mugikorrak bezalako aparatu elektronikoek osasunean duten eragina konfirmatzen duten ikerketak. Haurrez gain, helduek ere nabaritzen dituzte ondorioak. Gai horretaz arduratuta, Berrobin ere Altxa Burua taldea sortu zuen ama talde batek eta, aurten, Arnasguneak sortu dituzte.

Azken pausu hau urteetako hausnarketa eta ikasketa prozesuaren bidez iritsi da. Lehengo urtean Telmo Lazkano irakasle eta gaian adituarekin bi saio antolatu zituzten. Arnasguneak martxan jarri aurretik ere hitzaldiak antolatu zituzten aurten, herritarren artean gaiaren inguruko hausnarketa sortzeko. Miren Gros hezitzaileak udaletxean eskaini zuen saioa eta gaztetxoek Maitane Ormazabalen eskutik egin zuten eskolan.

Duela hilabete batzuk herrian arnasguneak sortzeko lanketa hasi zuten. Gune horietan gailu elektronikoak ez dira debekatuta egongo, baina ez erabiltzea gomendatzen dute. «Tabakorik gabeko lekuak bezala, errespeta-tzeko» eskatzen dute gurasoek eta, batez ere, «helduontzat eredu» izatea nahi dute. Herrian bost gune adostu dituzte Udalarekin elkarlanean: mediku kontsulta pasatzen den lekua, haurren eta helduen liburutegiak, parkea eta eskolako patioa. «Aukeratu ditugun lekuak dira gehienbat umeek jolasteko lekuak. Beraien patioko garaia eta jolasgune horiek errespetatzeko», azaltzen dute Larraitz, Aloña eta Maierrek.

Izan ere, txikitatik gailu hauek erabiltzearen arriskuaz kontzientzia sustatu nahi dute. «Eskolan 12 urtera arte daude, baina gu saiatzen gara hemendik kontzien-tziatzen, gero hurrengo pausua ematen dutenean kontzientziatuta egoteko. Herri ezberdinen artean saretzen gara, hemendik Orixera joaten direnerako gehiengoa izatea mugikorra ez daukana. Hori lantzeko txikitatik hasi behar zara. Gu orain hasi gara, baina gomendatzen da HHn daudenetik gai honi buruz lantzen hastea», azaltzen dute. Ikasturte honetarako hitzaldiak prestatzen ari dira, martxo aldera izango direnak. Zentzu honetan, haurrek eta gurasoek ikastaroa elkarrekin egiteko ideia ere badute.

Herriko bost gune horietan kartelen bidez gomendatzen da bertan mugikorra ez erabiltzea. Ibarrako Altxa Burua talderako Gatezuloko gazteek egindako diseinua erabili dute. Gazteek mugikor eta gailu elektronikoetara duten irismena ahalik eta gehien atzeratzea dute helburu. «Lehen espero zutena 12 urterekin, orain badakite 12 urterekin ez zaiela iritsiko. Data dago jarrita 16 urtetan. Ez dakigu 16ra iritsiko garen, baino 12tik 14era pasa-tzea pauso handi bat da», gurasoen esanetan.

Haur eta gazteez haratago, gurasoek ere garaien inguruko hausnarketa zabaltzen saiatzen dira. «Gu ere adikzioan gaude eta adikziotik ari gara hezitzen. Hori da dagoen arazo handienetako bat. Egoera ez da erraza, eta zailtasun horretatik, pausu txikiak emanez, zenbat eta gazteago hasten den lantzen hobeto».

Gaiaren inguruko formakun-tzan murgildu zirenetik, ohiturak moldatu behar izan dituzte beraiek ere mugikorrak ahalik eta gutxien erabiltzeko. 'Honetarako mugikorra behar dut?' galderari erantzuna bilatuz, egunero pantailei botatako begirada asko ekidin dituzte. «Saiatzen gara garai baten bezela, burua astindu eta erantzunak bilatzen, wikipedian bilatu beharrean. Bakoitzak dakienarekin. Ohitura txiki horiek berriz berreskuratzea. Orain denak ordularia daukagu, mugikorra begiratu behar ez izateko», diote.

Horren aurrean, egindako formazioez gain, etxean ere hausnarketa egin dute. Mugikorren auzia ez baita bakarrik gaztetxoen artean gailuen erabilera atzera-tzea, «baizik eta daukazunean nola erabiltzen duzun, zertarako, zenbat denbora...» Horrela, argi uzten dute gune hauen izendapenak ez duela «esan nahi ez duzula mobila inoiz erabili behar ezertarako, baizik eta bestelako gune edo parentesi batzuk ere behar direla parkean elkarrekin jolasteko, patioan... haurtzaroa eta nerabezaroa babestuta, helduetan izango dute denbora pantailekin ibiltzeko eta helduen gauzak egiteko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arnasguneak sortu dituzte Berrobin mugikorren erabilera mugatzeko

Arnasguneak sortu dituzte Berrobin mugikorren erabilera mugatzeko