Ariketa fisikoari buruz hitzaldia gaur Kutur Etxean
Gaur, asteazkena, hitzaldia emango du Amagoia Muruamendiaraz doktoreak. «Ariketa fisikoen garrantzia osasunean eta nola saihestu erorikoak» gaia jorratuko du. Arratsaldeko 16:30ean hasiko da, Kultur Etxean. Beti bezala, ondoren merienda bat eskainiko da Beti Gazte tabernan eta urtean zehar egindako irteeren eta ekitaldien bideoak proiektatuko dira.
Arrantza lizentziak
Abenduak 19, 26 eta urtarrilak 2, asteazkenetan, egingo dira aurtengo federazio-lizentziak, Karreanea Kultur Etxeko goiko solairuan, arratsaldeko 7:00etatik 8.00etara.