Alaitz Navarro eta Aiora Zubillaga, Gipuzkoako Udaberri Paletako azpitxapeldun
NÚÑEZ
Osteguna, 31 martxoa 2022, 00:04
Adunako pilotalekuan Gipuzkoako Udaberri Paleta Txapelketako finala jokatu zen nesken jubenil mailan. Alaitz Navarro eta Aiora Zubillaga adunarrek 10-15 galdu zuten Maddi Iriondo eta Irati Miner hernaniarren aurka. Denboraldi ona osatu dute adunarrek eta bigarren postu hau Euskadiko Txapelketan lortutako brontzezko dominari gehitu zaio.
Korrika festa
Korrika apirilaren 8an 9:30ean igaroko da Adunatik eta herrian ekitaldi bereziak antolatu dituzte. Honela, bihar ostiralean, apirilaren 1ean, Loatzo Musika eskolako ikasleek saxofoi entzunaldia eskainiko dute frontoi zaharrean 18:30etik aurrera.
Larunbatean, berriz, Elordiko lokalean '40 urte eta aldapan behera niek' umore bakarrizketa egongo da Txikiren eskutik 19:00etan. Igandean, apirilaren 3an, herri argazkia aterako dute eta ondoren, triki-poteoa eta pintxoak egongo dira.