Giro bikaina San Lorentzo eguneko festan
Joxean Iraeta eta Iñaki Telo mus txapelketako irabazleak
MURUA
Jueves, 18 de agosto 2016, 00:21
Herriko jai nagusien aurretik San Lorentzo eguna ospatu ohi da Zoazola auzoan eta, eguraldia lagun, giro ezin hobean burutu ziren Korta jatetxearen inguruan antolatu ziren ekintzak.
Horien artean, San Lorentzo Mus Txapelketako saioa aipatu behar da, bikote ugarik hartu bai-tzuten parte, hain zuzen ere, 37 bikotek.
Bakarren batek irabazi behar eta aurten Lazkaoko Joxean Iraetak eta Iñaki Telok eskuratu zuten txapela. Bigarren saria Beasaingo Sebastian eta Martinen- tzat izan zen eta hirugarren saria Ormaiztegiko Gorka Arratibel eta Holgadorentzat. Herritarrak diren Juan Ramon Aramendik eta Joxean Ormazabalek lortu zuten laugarren saria