

Secciones
Servicios
Destacamos
Jueves, 1 de diciembre 2022, 17:01
Kutxa Fundazioak, bere jardueretan betidanik euskara eta bere erabilpena bultzatu ohi ditu. Lehenengo Kutxa Ekogunea (2017), gero Eureka! Zien-tzia Museoa (2020) eta orain Fundazioak berak, bat egiten dute euskararen aldeko ahalegin eta konpromisoarekin.
Kutxa Fundazioak Bai Euskarari 'Zerbitzua euskaraz' ziurtagiria lortu du, euskara lan eta zerbitzu harremanetarako duen garrantzia azpimarratzeko balio izan eta balioko duena.
Ziurtagiri honek Kutxa Fundazioa sare baten partaide dela nabarmentzen du, komunitatea eraikitzen duen sarea Euskara laneko tresna zein harremanetarako ezinbestekoa dela azpimarratzen duena. Denak, hiztunak zein ez hiztunak, berdin artatuak izango direla bermatzen duena: gertutasuna eta konfiantza baieztatzen duen sarea. Kutxa Fundazioa gertuko erakundea da. Beti gizartean antzemandako beharrei so egon diena eta hauei erantzun egokiak bilatzen saiatu dena.
Ziurtagiriaz gain, Kutxa Fundazioak Euskaraldian parte hartu izan du martxan jarri zenetik, baita aurten ere. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da, aktibazioa du oinarri, eta helburu horrek bat egiten du Kutxa Fundazioaren xede, ikuspegi eta balioekin.
Kutxa Fundazioaren langileak norbanako bezala ('ahobizi' edo 'belarriprest' izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera izan dute ariguneen bidez. Kutxa Fundazioak hainbat kanpo eta barne 'arigune 'garatu ditu, bai Kutxa Fundazioaren egoitzan bertan, Miramongo Arbide Dorreetan eta besta hainbat guneetan ere.
Euskararen aldeko apustua egiten jarraituko du Kutxa Fundazioak, proiektuetan lan-hizkuntza integrala eta lehentasunezkoa izan dadin. Horrez gain, gizarte-kohesioaren aldeko bultzada eta normalizazioa indartuko duten ekimenetan lankidetzak lehenetsiko ditu. Gipuzkoako ekintzek lurraldeko hizkuntza-ekosisteman duten eragina aintzat hartu eta hauen arabera jardungo du. Gure kultura eta identitatearen aitortza eta sustapenetik lan egin, kultura-ondarea zainduz, garapen eta ikerketarako.
Helburu hauek, Kutxa Fundazioaren sustraietan, gaur egun denean eta izango denaren muinean daude.
Helbidea Mikeletegi Pasealekua, 79. Arbide Dorreak - Donostia
Telefonoa 943 25 19 00
Webgunea www.kutxa.eus
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.