Borrar
Kontseilua

Orkoiengo ordenantzari alegazioak egin dizkio Behatokiak «euskararen erabilera eta presentzia murrizten» dituelako

Eragileak hizkuntza-eskubideak bermatzeko eskariak eta ekarpenak ere aurkeztu ditu

J. A.

Osteguna, 2 maiatza 2024, 14:11

Comenta

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak alegazio formalak aurkeztu dizkiogu pasa den otsailaren 28ko Orkoiengo Udal Plenoan onartutako euskararen ordenantza definitiboari, hainbat herritarrekin batera, «euskararen sustapenari eta herritarren eskubideei murrizketak» ezartzen dituztela iritzita eta, beraz, «lehengora bueltatzeko» eskatu dute.

Alegazio formalak bost terminotan ardaztu ditu Behatokiak. Batetik, testuaren lehen bertsioak zioetan euskararekiko egindako erreferentzia oro desagertu dela eta orokorrean «hizkuntzez» diharduela orain «kontuan izan gabe euskara gutxiagotutako hizkuntza dela». Bigarrenik, aldaketekin hainbat artikulutan herritarrek «udalarekin euskara erabiltzeko zuten eskubidea inolako bermerik gabe» salatu dute, baita euskararen presentzia desagertzeko atea ireki dutela adierazpen publikoetan.

Azkenik, eragileak zenbait ekarpen ere egin ditu, esaterako udalaren zerbitzu telematikoetan zein teknologia berriei lotutako edozein euskarritan euskararen presentzia bermatzeko ekarpenak gehitu ditu eragileak. Ildo horretan, Orkoienera bizitzera datozen pertsonei bideratutako neurriak ere aldarrikatu dira.

Eragileak jada pasa den abenduak salatu zuen udalak «aldebakartasunez» aldatu zuela Euskararen erabilera eta sustapena arautzen zituen ordenantza, eta dokumentu berriak izan beharko lituzkeen helburuekiko atzerapausoak ezartzen zituela. Hurrengo protestan herritarrek kaleak bete zituzten alkatearen adierazpenen ostean. Aldaketarako asmo falta ikusita, alegazio formalak aurkeztu dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Orkoiengo ordenantzari alegazioak egin dizkio Behatokiak «euskararen erabilera eta presentzia murrizten» dituelako

Orkoiengo ordenantzari alegazioak egin dizkio Behatokiak «euskararen erabilera eta presentzia murrizten» dituelako