Borrar
Donostiako udaltzaingo lanpostuetan euskara eskatzearen aurkako sententzia salatzeko elkarretaratzeko irudia. Gorka Estrada

«Langileen eta herritarren eskubideen alde» elkarretaratzea deitu dute martxoaren 6an

Sententzia lanpostuen esleipena «amaitzear zegoenean» heldu dela salatu du Kontseilutik eta «langileen etorkizuna kolokan» jarri dela

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 28 otsaila 2024, 14:47

Comenta

Euskararen ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» dela iritzita Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu ostean «langileen eta herritarren eskubideen alde» elkarretaratzea deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak martxoaren 6an eta eragile sozial eta politikoei parte hartzeko gonbidapena luzatu. Foru Jauregian izango da eguerdiko 12:00etan.

Zehazki, Aldundiaren 2022ko maiatzaren 17ko Akordioa (77 lanposturen egonkortze prozesua) eta 263/2022 Foru Dekretua (150 lanposturen promozioa eta 18 berriren deialdia) baliogabetu zituen sententziak, lanpostuen esleipena «amaitzear zegoenean» eta, Kontseilutik salatu bezala «lanpostu publikoa eskuratzera zihoazen berrehundik gora langileren etorkizuna kolokan jarriz».

Azken sententzia hauek «euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judizialaren baitan» kokatu ditu eragileak eta «oso kezkagarritzat» jo du lanpostu publikoetan bi hizkuntza ofizialetako baten ezagutza eskatzea «diskriminatzailea» dela baieztatzea. «Orain arteko sententzien soka beretik, beti euskararen aurka», dio oharrak.

Hizkuntza Eskubideen Babeserako Protokoloa oinarri, sententziak salatzeko elkarretaratzea deitu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak martxoaren 6an 12:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusiaren aurrean (Kale Nagusia 25, Bilbo), eta parte hartzera deia egiten die hizkuntza-eskubideen defentsan sinesten duten gizarte eragile, alderdi politiko, sindikatu eta norbanako guztiei.

Azkenik, nabarmendu du euskararen aldeko hizkuntza-politiketan jauzi bat egiteko akordio soziopolitiko zabal baten beharra eta norabide horretan lan egiteko konpromisoa azaldu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Langileen eta herritarren eskubideen alde» elkarretaratzea deitu dute martxoaren 6an

«Langileen eta herritarren eskubideen alde» elkarretaratzea deitu dute martxoaren 6an