Borrar
Iñigo Royo

Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak gaitzetsi egin dute Katalunian murgiltzea kentzea

Bi elkarteek gogor kritikatu dute atzo Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia eta «hizkuntza ereduak indargabetzeko» eskatu dute

DV

Asteazkena, 24 azaroa 2021, 13:27

Comenta

«Kataluniako eskoletako murgiltze-ereduaren aurkako erasoa». «Hizkuntza gutxitua biziberritzea kaltetzen duen bidea». «Berezko hizkuntzak desagerrarazteko estrategia». Espainiako Auzitegi Gorenak atzo kaleratutako erabakiaren aurkako iritzi argiak azaldu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak. Kataluniako Generalitateak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJC) epaiaren aurka jarritako errekurtsoa atzera bota ostean eskolen % 25, gutxienez, gaztelaniaz eman behar da orain.

Erabakia «botere judizialaren oldarraldian urrats berri» bezala baloratu du Kontseiluak eta, honelakoekin, ikasleen arteko segregazioa «saihesteko» Katalunian «ezarritako hizkuntza-ereduaren oinarriak hautsi» nahi direla iritzi du. Azken urteetako estrategiaren barnean kokatu du Paul Bilbao idazkari nagusiak, «inertzia politikoak» bultzatua. «Urteetan legezkoa izan dena, legez kontrako bihurtu izanak erakusten du erabakiak ez duela oinarri juridikorik», salatu du Bilbaok.

Kontseiluaren idazkari nagusiaren arabera Kataluniak «ikasleen inklusioa bermatzeko ikasteredu orokortua abian» jarri zuten sistema segregatzaileari kontrajarrita, Europan «eredugarri» izanda eta Kataluniako «bizikidetzari» eta «ikasleen arteko berdintasunari» ekarpenak eginaz.

Hezkuntza sistemak «murgiltze eredua» jasotzearen beharra

Ikastolen Elkarteak, bere aldetik, Euskadiko hezkuntza sistemaren lege berriak «murgiltze eredua jasotzea eta hizkuntza ereduak indargabetzea» are eta premiazkoagoa egiten duela nabarmendu du. Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia «gaitzetsi» du mugimenduak, baina ez du harridura erakutsi. «Zoritxarrez, maiz gertatzen zaizkigu horrelako erasoak», azaldu du Ikastolen Elkarteak ohar batean.

Hizkuntza gutxituak «biziberritzeko nahia» aurrera eramateko bideari jarritako trabatzat hartu dute erabakia, eta hauek «moztu beharreko» jokabideak direla. Gainera Kataluniako Auzitegi Nagusiak aurretik emandako epaia berretsi duela nabarmendu du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak gaitzetsi egin dute Katalunian murgiltzea kentzea

Kontseiluak eta Ikastolen Elkarteak gaitzetsi egin dute Katalunian murgiltzea kentzea