Borrar
Idurre Eskisabel eta Agurne Gaubeka, agerraldian.

Justizia eta administrazioa, euskararekiko etxeko lan gehien dituzten esparruak

Behatokiak eta Kontseiluak 'Euroituna' deiturikoa baloratzeko seigarren ebaluazioa aurkeztu dute hizkuntza gutxietuekin eta hauen eskubideekin egin beharrekoak nabarmenduta

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 2 urria 2023, 16:33

Comenta

Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak 'Euroituna' deiturikoaren aplikazioaren seigarren ebaluazio txostena aurkeztu dute astelehen honetan. Europako hizkuntza gutxituak babesteko eta sustatzeko helburuarekin sartu zen indarrean duela 25 urte -Espainiak 2001ean berretsi zuen- eta behin sinatuta kideek «hizkuntza hauen erabilera aktiboki sustatzeko» betebeharra dute, besteak beste hezkuntza, justizian, administrazioak, komunikabideetan, kulturan eta eremu sozioekonomikoan.

Horretaz gain, sinatzaileek Itunaren gomendioen aplikazioari buruzko aldizkako ebaluazioak egin behar dituzte -abuztu honetan igorri zuen Espainiako Gobernuak 2017-2021 epealdian emandako pauso edo hartutako neurriak azaltzeko txostena- eta bi eragileek agerraldian salatu dutenez «Europatik Espainiako Estatuari bosgarren ebaluazioaren ostean ezarri zitzaizkion berehalako neurriak martxan jarri behar zituen arren, ez betetzeetan katramilatuta jarraitzen du». Ez hori soilik, Eskisabelek nabarmendu duenez gomendio batzuek «Espainiako Estatuaren legedian berehalako aldaketak egitea» ekarriko luke.

Egiteko gehien, justizia eremuan

Egin beharreko aldaketen horien artean garrantzitsuenak justiziaren eremuan egitekoak direla azaldu du Kontseiluko idazkari nagusiak «Europatik hainbatetan ohartarazi duten bezala». Besteak beste, Botere Judizialaren lege organikoak 9. artikuluarekin «talka» egiten duela, hau da, prozedimendu penal eta zibilak euskaraz egin ahal izango direla bermatzea. Ildo horretan, Estatuko sistema judizialaren aldetik euskararen lurralde guztian itunaren konpromisoak sustatzeko hainbat neurri atzera bota dituztela salatu eta honen inguruko ohartarazpena egin dezaten eskatuko dute Kontseiluak eta Behatokiak, erabaki judizial horiek gutunaren 7.2 artikuluan ezarritako printzipio garrantzitsu baten kontrakoak direla gogoraraziz.

Ez da aldatu beharreko atal bakarra, Gaubekak azaleratu bezala hezkuntza, administrazio publikoa, komunikabideak edo ekonomia eta gizartearen alorrean azken urte hauetan egindakoak aipatzen baititu txostenak, eragileen harridurarako. «Ez du kontuan izan zenbat ez betetze eman ziren aurreko urteetan eta ez da argi adierazten horiekiko aurrerapausorik eman den edo ez. Gainera, ez dute aurrerapauso nabarmenik planteatu, eta aurrera begirako neurriak partzialak eta oso azalekoak izan dira».

«Halaber, Behatokiak eta Kontseiluak Adituen Batzordeari ohartaraziko diogu, beste behin, Espainiako araudian ezarritakoak herritarrek tokiko hizkuntza erabiltzeko duten eskubidean eragina duela. Eta, bestalde, epaile eta magistratuek euskara ez ezagutzeak herritarren hizkuntza hautua baldintzatzen duela ere adieraziko diegu», gehitu dute.

Administrazioan ere etxeko-lanak

Jasotako talka puntu asko Euskararen Telefonoaren bitartez herritarrek bidalitakoak dira, agerraldian azaldu dutenez, eta zenbait administrazioari dagozkio. «Ez dituzte betetzen Itunak ezarritakoak» azaldu du Behatokiko zuzendariak. Esaterako gaztelania hutsa erabiltzen duten euskarriak, modu telematikoan gauzatu beharreko eginbideak, Nafarroan departamentu batzuetan lanpostu elebidunik ez egotea edo EAEren kasuan «osasungintza edo segurtasunaren alorretan arreta euskaraz jasotzeko hutsune nabarmenak», esaterako.

Behatokiak eta Kontseiluak Nafarroako eta EAEko egoerari buruz egindako irakurketa-txosten propioa aste honetan helaraziko diote Europako Adituen Batzordeari, bai Espainiako Gobernuak aipatzen dituenekiko irakurketa eginez zein gomendioak azalduaz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Justizia eta administrazioa, euskararekiko etxeko lan gehien dituzten esparruak

Justizia eta administrazioa, euskararekiko etxeko lan gehien dituzten esparruak