Borrar
Idurre Eskisabel Larrañaga. kontseilua

Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusi berria

Datorren asteartean Durangon egingo den 25. urteurreneko ekitaldian emango dio erreleboa Paul Bilbaok zubigintzan sakontzen jarraitzeko asmoa

Astelehena, 28 azaroa 2022

Comenta

Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 6an Durangoko San Agustin Kultur Gunean ospatuko duen 25. urteurreneko ekitaldia iragartzean aurreratu zuen egun horretantxe, 1997an Kontseilua sortu zen egin eta leku berean, ekingo diola idazkari nagusi berriak «hurrengo urteetako ziklo berriari». Bada, Kontseiluak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Idurre Eskisabel Larrañaga kazetari, antropologo, irakasle eta idazleak hartuko du bere gain egiteko hori, idazkaritza nagusian Paul Bilbao ordezkatuz.

Idurre Eskisabel Larrañaga Beasainen jaio zen 1970 urtean. Kazetaritzan eta Antropologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta kazetaritzan ibilbide luzea du: Euskaldunon Egunkaria eta Berrian egin du lan, eta hainbat hedabiderekin kolaboratu du: Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Euskalerria Irratian, besteak beste. Gaur egun, Jakin pentsamendu aldizkariko eta pentsamendu feminista euskaratzea xede duen Eskafandra bildumako kontseilu editoreetako kidea da, baita Ondas Saria jasotako Lokatza podcasteko egileetarikoa ere. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kidea da, zehazki Hizkuntza eta Genero atalekoa.

«Euskalgintzak ekin dio askotariko eremuen arteko zubi lana egiteari, eta bide horretan sakontzen segitzeko asmoa dut»

Idurre eskisabel larrañaga

Lanbidez EHUko Kazetaritza Saileko irakaslea da, eta berta prentsa edizioa, irratigintza eta informazio generoak irakasten ditu. 2018an 'Goseak janak' poema liburua plazaratu zuen, Susarekin. Eta 2019an, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariarekin batera, 'Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara' argitaratu zuen, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen duen liburua.

Kontseiluak zabaldu duen oharrean irakur daitekeebez, «hizkuntzaren, kulturaren eta gizartearen gaineko ezagutza zabalak ditu, eta bere gertukoek pertsona ireki, gertuko eta intelektualki zorrotz gisa definitzen dute, esperientzia eta solbentzia handikoa».

«Ilusio eta erantzukizun handiz» jaso du Eskisabelek Kontseiluko ardura nagusia betetzeko proposamena. «Euskalgintzak ekin dio askotariko eremuen arteko zubi lana egiteari, eta bide horretan sakontzen segitzeko asmoa dut» adierazi du, 2021etan abiatutako Batuz Aldatu dinamikari erreferentzia eginez. Euskaran, kulturan, hezkuntzan, baita eremu sozioekonomikoan, eskubide sozialetan, migrazioan, feminismoan, LGTB+ mugimenduan, eremu digitalean, gazterian eta beste askotan aritzen diren eragileekin aliantzak sustatu eta hizkuntzaren gaia erdigunera eramateko lan egingo duela iragarri du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusi berria

Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusi berria