Borrar

Hizkuntza-politika berria adostasunaren bidetik gauzatzeko eskatu dio Kontseiluak Urkulluri

Azaroaren 4an Bilbon euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko manifestatu eta gero elkartu dira eragilea eta Jaurlaritza, lehen aldiz 20 urtean

J. Agirre

Asteartea, 28 azaroa 2023, 17:37

Comenta

Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politika berria «adostasunaren bidetik» gauzatzeko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari. Hala, berau bideratzeko asmoz datozen hilabeteetan legebiltzarreko taldeekin harreman erronda bat ekingo duela iragarri du eragileak euskararen normalizazioan sakontzeko akordio politiko zabal baten bila.

Kontseiluko ordezkariek azkenaldian epaitegietatik euskararen biziberritzearen aurka emandako sententzien gaineko kezka partekatuz ekin diote bilerari, lege, dekretu, lan deialdi eta zerbitzu esleitze desberdinen harira heldutako sententziekin. «Guztiek euskararen normalizaziorako bide diren neurrien aurka ebatzi dute. Horregatik, epai isolatuetatik harago doan auzitegien joera hori oldarraldi judizialaren baitan kokatu behar dira», adierazi du ohar bitartez. Testuan, gainera, euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiaren inguruko kezka biek partekatu dutela nabarmentzen da

Ildo horretan euskalgintzatik emandako erantzunaren ibilbidea aurkeztu dio Kontseiluak Urkulluri eta martxoan batzar nagusian adostutako adierazpen bateratuaren mezua helarazi. «Oldarraldi honi aurre egiteko modu egokia adostasun sozial eta politikoak zabalduz hizkuntza-politikaren gaineko akordio berri bat bultzatzea eta osatzea da», aldarrikatu du Eskisabelek.

Astearte honetako bilera Eusko Jaurlaritzaren eta Euskalgintzaren Kontseiluaren arteko lehena izan da azken 20 urteetan. Ordukoa 2003 urtekoa, Euskaldunon Egunkariaren itxieraren testuinguruan izan zen eta oraingoa epaitegietako «oldarraldi judizialaren» testuinguruan kokatu du eragileak. Hala, arduratik « hizkuntza-politikan jauzia ematea» eskatu diote lehendakariari. Bileran izan dira ere Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Gobernuaren bozeramailea; Aize Otaño Kontseiluko lehendakaria eta Joanmari Larrarte zuzendaritzako kidea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hizkuntza-politika berria adostasunaren bidetik gauzatzeko eskatu dio Kontseiluak Urkulluri

Hizkuntza-politika berria adostasunaren bidetik gauzatzeko eskatu dio Kontseiluak Urkulluri