Borrar

Gaueko tren zerbitzu berezia Lemoako Gazte Topagunerako

Apirilaren 19tik 22ra ospatuko da Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek gidatua

Ostirala, 19 apirila 2019, 14:01

Comenta

Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu ostiralean, larunbatean eta igandean, Lemoan (Bizkaia) ospatuko den Gazte Topagunea dela eta. Zehazki, Lemoako geltokitik Matikora tren bereziak irtengo dira 02:00etaneta 06:30etan, eta Eibarrera 02:12etaneta 06:35etan. Era berean, Zornotzako geltokitik Gernikara tren berezi bat irtengo da 06:45etan.

Aurtengo Gazte Topagunea inoizko bereziena eta ahaztezinena izatea nahi dute. Lau egunez, Euskal Herria ardatz, munduko txoko desberdinetara luzatuko dute begirada. Eskaintza anitz eta zabala du ekimenak: hitzaldiak, mahai inguruak, mintegiak, formakuntza tailerrak eta kirol eta aisialdirako proposamen ezberdinak. Baita Euskal Herriko nahiz nazioarteko musika taldeek osaturiko jaialdi erraldoia ere. Sarrerak esteka honetan eros daitezke.

Trenek ohiko ibilbidea eta geralekuak egingo dituzte. Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoak jakinarazi duenez, gaueko zerbitzu bereziek ohiko zerbitzua osatuko dute. Hori dela eta, larunbatetik iganderako gauean, larunbat gauetako ohiko eskaintza mantenduko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek eskuragarri dituzte Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea, @euskotrenEJGV Twitter gunea eta app ofiziala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaueko tren zerbitzu berezia Lemoako Gazte Topagunerako

Gaueko tren zerbitzu berezia Lemoako Gazte Topagunerako