Borrar
Kontseilua
'Zer behar dute gazteek?'

Euskararen etorkizunaz gogoetatu eta gazteei entzuteko jardunaldiak antolatu dituzte

Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak lankidetzan antolatu dituzte ekainaren 1ean eta 2an eta izen-ematea maiatzaren 29a arte izango da irekita

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 8 maiatza 2023, 12:45

Comenta

Euskararen etorkizunaz eta gazteen ahotik jasotako erronkei erantzuteko beharraz hausnartzeko jardunaldia antolatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak lankidetzan. Topaketa 'Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen' lelopean izango da ekainaren 1ean eta 2an Bilboko BBK Kuna gunean eta izen-ematea maiatzaren 29a arte izango da irekita. Hala, sortu diren aletzeko hainbat arlotako adituek ez ezik gazteek ere izango dute hitza.

Ekimenean hainbat galdera planteatuko dira, besteak beste eredu euskaldunetan identifikatu den hizkuntzaren erabileraren jaitsiera. Iratxe Retozala ikertzaile eta UEUko GOI institutuko kideak gaian sakonduko du euskal hiztun aktiboak sortzeko egin beharreko urratsetan eta etxeko-lanetan fokua jarrita. Lehen eguna osatuko du Nekane Arratibel HUHEZIko irakasle eta ikertzaileak gazteen hizkuntza hautuetan jatorri soziolinguistikoak eta hizkuntza-ideologiak duten eragina aztertu duen ikerketaren emaitzak aurkeztuz.

Bestetik, Naroa Jauregizuria soziologo eta hizkuntza-kudeaketa aholkulariak Bilbo Handiko 15-18 urte bitarteko gazteek ikastetxeetan euskara eta euskal kulturarekin zein harreman duten ezagutzen saiatzeko proiektua azalduko du. Eta arnasguneetan gertatzen ari diren aldaketa handiekin -aldaketa demografikoak, sozioekonomikoak, ingurune digitala…- ikuspegia azalduko dute UEMAtik. Ondoren, Itxaso Paya euskal sortzaile, antzezle eta bertsolariak hartuko du hitza azken hilabeteetan, hainbat gazterekin «Nolakoa nahi zenuke izatea gazte euskaldun baten bizitza etorkizunean?» galderari erantzuna bilatzeko egindako prozesua azaltzeko.

Bigarren eguneko egitaraua

Bigarren egunean, Josu Aztiria Orai NPL Teknologiak-eko koordinatzaileak gazteen artean ingurune digitalaren orokortzeak eta ingelesaren presentzia gorakorrak euskararentzat eta hizkuntza gutxituentzat ekarri dituen beharrak eta erronkak aurkeztuko ditu. Halaber, egungo gizarte mediatizatuan sare sozialek duten eragina aintzat harturik, Agurtzane Elordui eta Jokin Aiestaran EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakasle eta ikerlariek aztertuko dute gazteek haien praktiketan eta diskurtsoetan zein balio, sinesmen, iruditeria kultural eta soziopolitiko lotzen dizkioten euskarari.

Ondoren, Amaia Perez Hezten elkarteko soziolinguistika lantaldeko koordinatzaileak gazte euskaldun oso eta aktiboak eratzeko prozesuan hezkuntza ez-formalak eta astialdiak duten eragina eta garrantzia azalduko ditu. Eta etorkizuneko erronkak pentsatzerakoan ezinbestekoa delako gazteen ahotsa jasotzea, Goiatz Oiartzabal Badalab hizkuntza eta gizarte berrikuntzarako laborategiko zuzendariak gazte talde batekin egindako fabula ariketa aurkeztuko du, gazteek hizkuntz auziarekin nolako harremana duten eta nolakoa izan nahi duten jakiteko.

Azkenik, Amets Aranguren Kontseiluko proiektu buruak EHUko eta NUPeko ikasleekin egindako bi focus group-en emaitzak azalduko ditu, hizkuntza-ohituren inguruan dituzten iritziak, egunerokotasunean presente dituzten hizkuntzak, oztopoak eta hauek gainditzeko ardurak izan dituztenak hizpide. Jardunaldiei amaiera emateko, ondorioen laburbilduma bat egingo da bertsotan.

Jardunaldiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa da izena ematea webgunean. Bertan dago eskuragarri informazio guztia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen etorkizunaz gogoetatu eta gazteei entzuteko jardunaldiak antolatu dituzte

Euskararen etorkizunaz gogoetatu eta gazteei entzuteko jardunaldiak antolatu dituzte