Euskararen aurkako «erasoaldi judiziala» salatzeko adierazpena egingo du ostiralean Kontseiluak
Lanpostu publikoetarako hizkuntza eskakizunen eta euskararen biziberritzea helburu duten neurrien aurkako epaiak «larri eta ezagunenak» direla ohartarazi du
DV
Asteazkena, 22 martxoa 2023, 15:04
Euskalgintzaren Kontseiluak urteko batzar nagusia egingo du ostiraleran, martxoaren 24an, Gasteizko Europa jauregian, eta bertan, urteko plangintza onartzeaz gain, bi albiste jakinaraziko ditu. Batetik, euskararen aurkako «erasoaldi judiziala» salatzeko adierazpen publikoa; eta, bestetik, horri erantzun herritarra antolatzeko ekintza plana.
Eragilearen ustez azken hilabeteetan lanpostu publikoetarako hizkuntza eskakizunen eta euskararen biziberritzea helburu duten neurrien aurkako epaiak «larri eta ezagunenak» dira, besteak beste, duela aste gutxi Gipuzkoako Uliazpi Fundazioaren lan deialdia baliogabetu duena, Irungo 12 udaltzainen plazena, Barakaldoko kultur etxeko langileena, Nafarroako hainbat udaletan gertatutakoak edota Laudioko Udalekoa. «Epai isolatuak izatetik urrun, botere judizialaren joera oso bat» dela salatu du Kontseiluak behin eta berriz, «euskararen aldeko hizkuntza politikak baldintzatu eta atzera bidean jartzen ari dena».
Hori dela eta, ostiralean agerraldia eta adierazpenaren irakurketa egingo da 11:30ean. Bertan izango dira Euskalgintzaren Kontseiluko erakunde bazkideen ordezkariak, Idurre Eskisabel idazkari nagusia eta Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaile eta Kontseiluko lehendakaria. Ostean urteko batzar nagusia egingo du