Jon Insausti
A. G.
donostia.
Martes, 13 de mayo 2025, 02:00
Jon Insausti Donostiako Kulturako, Euskarako eta Turismoko Zinegotzi Ordezkaria da eta hurrengo lerroetan euskararen egoera zein den Donostian eta Euskaraldiaren helburuak azaltzen ditu.
– Zein da euskararen egoera Donostian?
– Euskarak aurrerapauso nabarmenak egin ditu alor askotan eta egindako bidea emankorra izan da. Ezagutza datuak azken 20 urteetan nabarmen igo dira esate baterako: euskaldunak % 34 izatetik % 46 izatera pasa gara. Horrez gain, euskara hitz egin ez baina ulertzeko gai beste % 20 badira, beraz, ulermena Donostian % 66an dago gutxi gorabehera. Hala ere gizartea azkar eta asko aldatzen ari da eta euskarak, hizkuntza gutxitua den heinean, zailtasun berriak ditu aurrera egiteko. Erronka hauek nabarmenduko nituzke: hezkun-tzatik igarotako gazteak hiztun osoak izatea lortzea, batez ere etxean euskara jaso ez duten gazteen kasuan gertatzen da hau eta hauek gero eta gehiago dira; euskararen erabilera natural eta erosorako arnasguneak edo babesguneak behar ditugu; kanpotik etorritako pertsonak euskarara erakartzea; eta euskara ikasteko erraztasunak areagotzea.
Noticia relacionada
«Parte-hartzearen aktibazioa espero dugu Euskaraldi honetan»
-Zer nolako harrera eta partaidetza espero duzue laugarren edizio honetan?
-16 urtez gorako 95.000 donostiarrek ulertu edo dakite euskara. Hori da ariketaren unibertsoa Donostian. Milaka lagunek jan-tziko dute ahobizi edo belarriprest txapa, eta hori kalean sumatzea nahiko genuke.
-Nola bultzatuko da Euskaraldia Udalean?
-Euskaraldia aukera ona izaten da euskararen erabilera areago-tzeko udal langileen artean. Ezagutza handia dago urteetan egindako lanari esker eta Donostiako Udalak euskara erabiltzeko gune erosoak ditu, baita herritarrentzat ere. Euskararen egoera Udalean beste zenbait eremutan baino askoz hobea izan arren, Euskaraldiak lagundu egingo digu euskara gehiago erabiltzen. Euskaraldia elementu integra-tzailea da dudarik gabe.
-Egitarau zabala prestatu duzue. Zer nabarmenduko zenuke?
-Egitaraua antolatzerakoan bi irizpide nagusi erabili dira: batetik kalea eta espazio publikoak hartzea, eta bestetik euskara ulertu eta dakien ororentzat izatea. Azken finean, 11 egunetan hiztun komunitatea bildu eta hizkuntza erabiltzeko aukerak ematea izan da asmoa. Ekintzei erreparatuz gero, lehen eguneko aurkezpen ekitaldira gonbidatuko nuke jendea, aipagarriak dira ere euskararekin lotura duten bisita gidatuak, Mikel Zalbide euskaltzainak eta Lionel Joly soziolinguistak emango duten hitzaldia edota euskaltzaleen topaketa... ahaztu gabe egongo den musika eskaintza: Kerobian, erromeriak, kantu jira...
- Temas
- Euskaraldia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.