Borrar
Euskararen ofizialtasuna

Aitortza Nafarroa osora zabalduko duen lege berria eskatu du Kontseiluak

Erakundeak berrehundik gora eragileren atxikimendua lortu du «milaka nafarren bizitzak bizigarriago egin nahian»

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 21 apirila 2023, 13:10

Comenta

Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin zuen ostegun honetan Nafarroako Parlamentuaren aurrean euskararen ofizialtasunaren aitortza Nafarroa osora zabalduko duen Euskararen Lege berria aldarrikatzeko. «Ofizialtasunak ez dio inori eskubiderik kentzen, ez dituenari aitortzen dizkio. Ofizialtasuna ez da ateak ixteko giltza bat, ateak zabaltzekoa baizik», nabarmendu du Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak.

Agerraldian Nafarroako eremu osoan «bazterkeriarik gabe» euskaraz bizitzeko eskubide eta aukeraz galdegin zieten politikariei, hizkuntza eskubideekin beste edozein eskubiderekin «ulerkaitza den urraketa» ematen dela salatzeaz gain. Hauteskundeak gertu direla baliatu nahi izan du Kontseiluak Nafarroako Parlamentua osatuko duten alderdiei «indar bereziz» eskatzeko ofizialtasunaren eskaria aintzat har eta «egitasmo eta jardunbideen erdigunean» jar dezaten. Izan ere, Kontseiluarentzat oinarrizko eta erdiguneko auzia da euskararena, «finean, gizarte kohesioan, justizia sozialean eta bizikidetzan sakontzea nafar guztien mesederako delako, ez bakarrik euskaldunen eta euskara ikasi nahi dutenen onerako».

Ekimenaren aldeko sinadura bilketari pasa den abenduaren 15ean ekin zion erakundeak eta orduk berrehundik gora batu ditu, «Nafarroako gizarte askotariko eta konplexu honetan sektore desberdinetan eta ikuspuntu diferentez aritzen garenak», Kontseiluak adierazi bezala. Besteak beste Nafar Ateneoa, Iruñeko Peñen Federazioa, Duguna dantza taldea, Herri Eliza, Uharteko arte garaikideko zentroa, Butaca 78 Eserlekua, Eskubide Sozialen Karta, etorkinen aldeko elkarteak, eta sindikatuak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitortza Nafarroa osora zabalduko duen lege berria eskatu du Kontseiluak

Aitortza Nafarroa osora zabalduko duen lege berria eskatu du Kontseiluak