Borrar

«Ikasteredu inklusiboa» eta ereduekin amaitzea aldarrikatu du Kontseiluak

2021ean abitutako eta hezkuntza komunitateko eragileekin eta sindikatuekin batera gauzatutako hausnarketa prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu «hizkuntza-auziaren korapiloa askatzeko» asmoz

DV

Osteguna, 12 urria 2023, 17:00

Comenta

Euskararen normalizazioan «aurrera egiteko» eta etorkizuneko ikasle guztiak «euskaraz jabetzeko bide bakarra euskarazko ikasteredu inklusiboa orokortzea» dela aldarrikatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. «Orain arteko datu eta azterketa guztiek frogatzen dute hori, eta gizartean adostasun zabala duen proposamena da», dio plataformaren komunikatuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege berriari buruzko eztabaida pil-pilean izan da azken asteotan eta gaur plazaratu ditu 2021ean abitutako eta hezkuntza komunitateko eragileekin eta sindikatuekin batera gauzatutako hausnarketa prozesuaren ondorioak instituzioak «hizkuntza-auziaren korapiloa askatzeko» asmoz.

Indarrean dauden ereduak «zaharkitutako tresnak» direla salatu du eta «gaindituta» daudela. «Ez dira eragingarriak ikasleek hezkuntza itunean zein lege egitasmoan bertan ezartzen diren hizkuntz helburuak lor ditzaten». Hori gutxi balitz, ereduak mantentzean ondorio oso kaltegarriak izan ditzakeela ohartarazi du Kontseiluak, esaterako «ondorengo belaunaldietan milaka ikasle euskaldundu gabe uztea» edota «euskara menderatzeko aukera eragotziko» zaiela ostean aukera sozial eta profesionalak areagotzeko tresna garrantzitsua ukatuz.

Segregazioa mantendu, zaurgarritasun sozioekonomikoari zaurgarritasun soziolinguistikoa erantsi eta garapen soziala eta profesionala baldintzatzea, dira txostenak salatzen dituen bestelako ondorioak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Ikasteredu inklusiboa» eta ereduekin amaitzea aldarrikatu du Kontseiluak

«Ikasteredu inklusiboa» eta ereduekin amaitzea aldarrikatu du Kontseiluak