Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Alrededor de 200 personas han mostrado su apoyo a Jon Zubizarreta

Ver fotos

Alrededor de 200 personas han mostrado su apoyo a Jon Zubizarreta E. B.

Babesa osoa Jon Zubizarretari

Aralarko eta Gipuzkoako hainbat lekuetatik etorritako artzain eta ganaduzaleek hartu dute parte gaur Larraitzen egindako konzentrazioan

Igandea, 6 ekaina 2021, 11:13

Comenta

Aralarko eta Gipuzkoako beste hainbat lekuetako artzain eta ganaduzale, herritarrek eta beste hainbat lagunek babesa erakutsi nahi izan diote gaur Larraizko ermitaren aurrekaldean Jon Zubizarretari. Duela ia hilabete Abeltzisketako ganaduzalearen behi batek jasandako erasoaren baitan, ENBA, EHNE eta Aralarko baserritar elkartekoek antolatutako konzentrazioan 200 ba lagunek bat egin dute. Gogoratu aste honetan jakinarazi duela publikoki, denuntzia Ertzaintzan jarri eta gero, norbaitek bere behi bat hil zuela tiroz hil zuela Enirio-Aralar mankomunitateko lurretan.

Konzentrazioan, «Aralarko mendian izandako gertaera beldurgarria eta penagarriaren berri izan genuen, alegia, behi bat tiroz jota akabatu dutela. Aberea, Abaltzisketako Jon Zubizarretaren jabetzakoa zen eta Aralarko mendi inguruan gabiltzanok, ondo asko dakigu, Jon ez dela abeltzain bat gehiago, beregan elkartzen baitira Aralarko mendiaren aldeko pasioa, abeltzaintza eta abeltzainen aldeko defentsa sutsua eta bere herriaren aldeko konpromezua. Beraz, tiroa jotzeko erabakia hartu zuenak, ondo asko zekien nora apuntatu, behia botatzearekin batera, jakitun zen, Aralarko mendia eta bertako abeltzainak mindu nahi zituela» irakurri du Josu oiartzabalek, Aralarko baserritarren elkarteko presidenteak.

«Gertakari tamalgarri honen aurrean», Aralarko Baserritarren elkarteak, ENBA-EHNE sindikatuok eta Abaltzisketako zinegotziok, «irmoki gaitzesten dugu Aralarren zegoen behia tiroz akabatzea eta gure elkartasuna helarazi nahi diogu behiaren jabeari, hau da, Jon Zubizarretari. Ozen eta publikoki adierazi nahi dugu bestalde, behia tiroz akabatzea, Aralarko mendiko abeltzainen aurkako erasotzat hartzen dugula» esan du Oiartzabalek.

Bestalde, «Jon Zubizarretaren aberea hautatzean, argi dugu, Aralarko mendian dihardugun baserritarron bizimodu eta lan baldintzak duinak izateko diharduen jendea zigortu nahi dela, hori baita, baserritarron bizimodu eta lan baldintzak duinak, Jonek irudikatzen duena. Ekintza gaitzesteaz gain dei berezia egiten diogu Enirio-Aralar Mankomunitateari bere jabetzako mendian izandako ekintza penagarria gaitzetsi dezan, are gehiago, ikusirik, Jon, Abaltzisketako alkate den heinean, Mankomunitateko juntako partaidea dela. Bestalde, Enirio-Aralar Mankomunitateko lursailetan gertatu denez, aberearen galeragatik abeltzaina konpentsazioa bere gain har dezala eskatzen dugu».

Txalo zaparranda batekin bukatu da konzentrazioa Larraitzen eta ondoren, Jon Zubizarretak esker hitzak izan ditu bertan bildu diren lagun guztientzat.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Babesa osoa Jon Zubizarretari