Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin dute agerraldia. euskaraldia
Euskaraldia 2022

Ariguneak sortuko dituzte bulegoetan finantza entitate nagusiek

«Urrats berriak» egin eta «euskaraz lasai aritzeko espazioak» osatuko dituztela aurreratu dute Euskaraldiarekin bat egin duten sei finantza erakundetako ordezkariek

n. azurmendi

Osteguna, 28 uztaila 2022, 13:35

Comenta

Euskal Herrian ezarpen zabala duten sei finantza entitatek, Bankoa-ABANCA, BBVA, CaixaBank, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Laboral Kutxak, «euskararen erabilera areagotzen jarraitzeko urratsak emateko konpromisoa» berretsi dute ostegun honetan, haien ordezkariek Goiatz Urkijo Euskaraldiaren koordinatzailearekin eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarekin batera Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin duten agerraldian.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioan, hain zuzen, bultzada berezia eman nahi zaio entitateen parte-hartzeari, eta ez bakarrik barrura begirako harremanetan. Ildo horretan, sei finantza entitatetotako ordezkariek adierazi dute «ahalik eta bulego gehienetan» ariguneak osatuko dituztela «langile eta bezeroen artean euskara harreman-hizkuntza izan dadin entitateok dituzten planak aintzat hartuta». Hain zuzen ere, aspalditik «ematen ari diren urratsak ikusgarri egiteko aukera» ematen die Euskaraldiak entitate horiei.

Eta egin dezaketen ekarpena ez da hutsala, Euskaraldiko koordinatzaileak azaldu bezala «oso garrantzitsua» baita «gure gizartean eta egunerokoan hain presentzia zabala duten erakundeek euskararen erabileran urratsak emateko erronka konkretuak zehaztea, Euskaraldiarekin bat eginez». Zupiria sailburuak ere nabarmendu du finantza entitateek Euskaraldiarekin bat egitearen garrantzia: «Batetik, beraien eragin esparrua handia da, herritarrekin harreman zuzena dute eta. Bestetik gizartean oso errotuta dauden erakundeak dira, eta gizartearekin bat egiten dutela irudikatzen dute. Ariguneak bisualizatzen lagundu dezakete eta langileen arteko euskarazko harremanak sustatu». Horrez gain, «euskararen erabileraren sustapenari dagokionez, hiriguneetan rol garrantzitsu bat bete dezaketel».

Ariguneen garrantzia

Agerraldian, era guztietako entitateak gonbidatu dituzte aurtengo Euskaraldian parte hartu eta ariguneak osatu ditzaten. Izan ere, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzeko -eta hori da Euskaraldiaren helburu nagusia-, oso garrantzitsua da euskara erabiltzeko gune erosoak sortzea erakunde, enpresa eta elkarteetan. Ariguneak sortzea, alegia, argi geratu baita aurreko edizioetako balorazio eta ikerketetan «euskara erabiltzeko gune babestuak izateak erabilera errazten duela». Arlo sozioekonomikoan hedatzea eta presentzia handitzea izanik une honetan euskarak duen lehentasunezko erronketako bat, ukaezina da finantzen sektorean aurrera egiteak duen garrantzia.

Euskaraldira biltzeko deia, bada, entitate guztiei luzatu diete, gogoratuz maiatzaren 18az geroztik zabalik dutela emateko epea. Aurreneko datuen arabera, bigarren edizioan parte hartu zuten entitateak izen ematea berresten ari dira, eta berriak ari zaizkie batzen. Ariguneak sortzen ari diren entitate guztiei gogoratu diete webgune honetan eman edo berretsi dezaketela izen-ematea. Era berean, herritarrek irailaren 28tik aurrera ahobizi edo belarriprest roletan izena emateko edo parte hartzea berresteko aukera izango dutela gogoratu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ariguneak sortuko dituzte bulegoetan finantza entitate nagusiek

Ariguneak sortuko dituzte bulegoetan finantza entitate nagusiek