Borrar

'Vidabilidad', norbanakoaren ekarpen osoen isla

Proiektu honek pertsona batek Gipuzkoari egiten dion ekarpenen adierazle izan nahi du, kontuan hartuta bertuteak eta elkartasuna

Joseba Zubialde

Viernes, 5 de junio 2015, 17:35

'Vidabilidad' proiektu berriak pertsonek Gipuzkoari egiten dioten ekarpenak neurtzeko adierazlea izateko asmoa du. Gaur egun gure ekarpenak errentaren aitorpenaren edo ordaintzen ditugun zerga kopuruaren arabera soilik neurtzen da, gure seme-alabak edo familiartekoak zaintzen edo elkartetan parte hartzen zenbat denbora ematen dugun kontutan izan gabe, adierazi du Carmen Arrazola, Imaginacción-eko koordinatzaileak. Bera izan da ekimen hau aurrera atera duena eta, era berean, bizitza jasangarriaren ideia hitz batean batzen duen Vidabilidad terminoaren sortzailea.

Gizartea merkantilistak ez diren beste ekarpen batzuk ikusezin bihurtzen dituela esan du, batez ere gizartean dauden kolektiboek egiten ohi dituzten ekarpenak. Horien adibidetzat, familiako kideak zaintzea edo boluntariotzan aktiboki parte hartzea jarri ditu Arrazolak. Vidabilidad nire bizitzako garai desberdinak, denbora jakin batean, batzen dituen adierazlea izatea nahi dugu.

Ekimen honen lehengo fasean 122 pertsonari egin diete inkesta. Galdera asko ez dira test modukoak izan, irekiak baizik, hausnarketa bultzatu nahi genuelako, azaldu du Begoña Pecharroman Farapi elkarteko kideak. Galdeketan bost gairen inguruan galdetu zaie: bizitzaren jasangarritasuna, lanpostuarekiko ardura, gizarte kohesioa, jendearen parte hartzea komunitatean eta gizarteak duen erantzukizuna.

Inkesta kualitatibo bat izan da eta honen emaitza kuantitatiboak ekainaren amaieran jakinaraziko direla esan du. Vidabilidad-ek emango duen hurrengo pausoa gizarte dibulgazioari ekitea izango da. Fase horretan herritarren artean eragitea izango da helburua, modu praktiko eta hurbil batean. Hori guztia xede honekin: gizarte osoaren ongizate egoerarekin lotutako adierazleak eta norbanako bakoitzak inguruko konpromisoak apurka-auprka barneratzen joatea.

Proiektua ostiral honetan aurkeztu dute Donostiako Kristina Enea Fundazioko egoitzan. Imaginacción-ekin batera Farapi elkartea, Kultur Atelier komunikazio agentzia eta Ttalaka elkarteak hartu dute parte proiektuan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko Departamentuaren diru laguntzaz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Vidabilidad', norbanakoaren ekarpen osoen isla

'Vidabilidad', norbanakoaren ekarpen osoen isla