Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Txertoa lapurtzen

Bai horixe ·

Txertoaren ilaran txanda pasa egin dutenek sortu dute txertoen aldeko kanpainarik eraginkorrena

Astelehena, 1 otsaila 2021, 06:59

Comenta

Pandemiaren kontrako txertoak hurbiltzen hasi zitzaizkigunean, ia gizartearen erdiak ez omen zuen txertoa hartzeko presarik, ez omen ziren fio, gorputzaren barruan txip bat sartzeko erabiliko omen zutelako ziztakoa, albo kalte izugarriak eragingo omen zituelako, edo adiskide baten lagun mina zen sendagileak edo erizainak besteok ez genuen informazioa eman zielako. Horiek izan ziren kontra zeuden askoren arrazoiak eta kopuru handi horri gehitu behar zitzaion zalantzak zituztenak, nork esana sinetsi behar zuten ez zekitelako, konfiantza garesti saltzen delako.

Denborak aurrera egin du, ordea, eta bat-batean ikusi dugu asko direla txertoaren onuran fedea berreskuratu dutenak. Asko eta sarritan gizartearen harmailetako goiko aldean kokatutakoak. Bat-batean, bazter askotan sortu dira txertoaren ilaran txanda pasa egin dutenak. Disimuluan, ezkutuan, txertoa gehien behar zutenei zegokien botika lapurtu dietenak. Edonon, hementxe bertan, hain zintzo omen garen lurralde honetan ere bai, loratu da aprobetxategien kasta.

Politikariak, alkateak, jeneralik seinalatuena, apaizak, gotzainak, fiskalak, sendagileak, erizainak, funtzionarioak, sindikatuetako ordezkariak ... eta zerrenda ez da amaitu. Guztien artean garatu dute, nahi gabe, txertoaren aldeko kanpainarik eraginkorrena, zalantzatiak zirenak fededun, beldurtiak ausart bilakatu dituena. Ergel azkena, babo edo gizagaixo txanda pasa egiteko aukerarik ez duena, onkeriaz gaixo aukera izanda ilaran zain gelditzen dena.

Askok konspirazio maltzur eta landuak ikusten ditu gertatzen den edo gertatzen ez den edozeren atzean eta hala izango da batzuetan, historiak frogatzen baitu konspirazioak egon badaudela. Lasaigarria ere izan daiteke pentsatzea hor goian gauzak ondo pentsatzen eta neurtzen dituen norbait dagoela, hariak maisuki mugitzen dituela norbaitek. Askorentzat, edozer kaosa baino lehen, hobe ordenarik zorrotzena ezustekoa baino.

Baina txertoaren osperako hain onuragarri suertatu den lapurreta ez du inork diseinatu, askoren maltzurkeriak sortu du, askok pentsatu duelako bere burua eguneroko estualdietatik salbatzen gaituztenen gainetik dagoela, premia gehien dutenen gainetik, bizkorrak direlako, harreman abantailatsuak dituztelako edo entxufe asko eta lotsa gutxi.

Eta aprobetxategiek ez dute zigorrik jasoko, bigarren dosia ukatzen bazaie, lapurraz gain, kutsatzaileak ere bihur daitezkeelako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txertoa lapurtzen