Borrar

Pankartak mozorro

Bai horixe ·

Emakume zarelako ezin duzu hau edo hura egin, tradizioaren aginduz

Astelehena, 29 azaroa 2021, 07:09

Comenta

Azaroak ez ditu gaur 25. Horretxegatik da beharrezkoago emakumeon kontrako indarkeria oro salatzea, herritarrok eta batez ere egun seinalatuetan goraki kantatu eta gainerakoetan isilik gelditzen diren erakunde politikoek arazoaren sakona uler dezaten.

Arrunta bihurtu da, kostata baina arrunta, emakume bat indarkeria matxistaren eraginez erailtzen den bakoitzean protesta egitea. Maila guztietako agintariak ikusi ditugu tenore horretan, pankarta eta guzti. Berdin gertatzen da martxoaren 8ro azken urteotan. Bada zerbait, baina ez aski.

Egunkari honetan bertan irakurri ahal izan dugu egunero 11 emakumek salatzen duela erasoren bat lurralde honetan. Horrek esan nahi du egunero 11 erasogile sortzen dela, egunez egun, armada bat osatu arte. Ez zaie antzematen, baina hor daude, zure parean anbulatorioan, banketxeko ilaran, bulegoan, are indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzean.

Eta hori guztia indarkeria matxista esanahirik murriztuenera mugatzen badugu. Erailketak, noski, bortxaketak, nola ez, bakarka nahiz taldean egindakoak, ezezagunek egindakoak nahi zure bikoteak gauzatuak, etxeko tratu txarrak ...

Baina kontutan izan behar dugu edozein emakume, emakume izateagatik, handik edo hemendik baztertzen den bakoitzean, desberdinkeriaren suari gasolina botatzen zaiola. Nahita edo nahi gabe, jakinaren gainean edo ezjakintasunaren babesean. Emakumea zarelako ezin duzu hau edo hura egin, ezin duzu han edo hemen egon eta ezin duzu betidanik horrela izan delako, tradizioa eskubideen aurretik dagoelako, betidanik izan delako horrela. Ezin duzu, debekatua duzu.

Izan ere, hitzez onartzen den berdintasuna ekintzez ukatzen da askotan. Egun seinalatuetan soilik aldarrikatzen den berdintasuna ulergarria izan daiteke herritar arruntarentzat, ez, ordea, gobernatzen gaituzten erakundeentzat. Hori dio Berdintasun legeak, erakundeek edozein esparrutan gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasuna bultzatu behar dutela, berdintasuna eragozten duten oztopoak ezabatu behar dituela, egunero, orduro, ez egun seinalatuetan soilik. Hori egiten ez duen erakundeak mozorro gisa erabiltzen ditu pankartak.

Berdintasun legea betetzen ez duten erakundeak bizkorrak izaten dira herritar batek legeren bat betetzen ez duenean dagokion zigorra ezartzeko orduan, tximistaren pare. Beraientzat, berriz, ugariak eta doakoak dira salbuespenak. Giza eskubideek, ordea, ez dute salbuespenik onartzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pankartak mozorro