Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Martxoaren zortzia

Bai horixe ·

Morearen eta lilaren ñabardura guztiak bilakatu dira aldarri

Astelehena, 8 martxoa 2021, 07:02

Comenta

Urtearen egun guztiek daude zerbaitera eskainiak. Amaren eguna, aitarena, gaixotasun arraroena, gosearen kontrakoa, tabakorik gabekoa, Ihesaren kontrakoa... Horrela urte hasieratik bukaerara, besteak beste kazetarion mesedetan, agendan gai berria bat sartzeko aukera eskaintzen digulako.

Gaur martxoaren 8a da, emakumeon eguna. Ez amaren eguna, horrek beste data duelako eta emakume guztiak ez direlako ama. Emakumeon eguna, agian berezitasun gehien biltzen dituen eguna. Hamarralditan gutxi batzuk ospatzen zuten data hori, baina azken urteotan orokortu egin da, bazter guztietara heldu da.

Horixe da agian lehen berezitasuna, egun horretan kaleak morez koloreztatzen direlako, milaka eta milaka emakume ateratzen dituelako kalera. Aurten ezik. Egin dira pandemia garaian hamaika manifestaldi, hezkuntza legearen kontra, itxialdiaren kontra, faxismoaren alde, lan istripuen kontra ... Manifestatu dira ostalariak, osagileak, adierazpen askatasunaren defendatzaileak ... Emakumeok, ordea, ezin dugu, seguruenik ahulak garelako eta beti behar izan dugulako ahulezia hori babestuko duen norbait.

Bigarren berezitasuna agintarien jarduna da. Amaren edo aitaren egunean ez dira gobernatzen gaituztenak pankarta baten atzean jartzen, ezta gaixotasun arraroen egunean ere, baina martxoaren 8an ez da inon data ospatuko ez duen agintaririk izango. Guztiok baitira feminista, gutxienez urtean behin.

Kolorea da beste bitxikeria bat. Morearen eta lilaren ñabardura guztiek lortu dute esanahi bera, berezko aldarri bilakatu dira. Izan zitekeen arrosa, nesken kolorea omen delako jaioberritan eta baita modaren munduko eragileak tematzen direnean ere, azken urteotan gertatzen den bezala. Azken boladatan kaleak jantzi arrosez bete dira eta badirudi horrela jarraituko dutela luzaroan. Noski, emakumeontzat, nekez ikusiko baituzu zamarra arrosaz jantzitako gizonik. Zorionez, ez da hori feminismoaren kolorea.

Baina martxoaren zortziaren bitxikeria nagusia oparirik eza dela iruditzen zait. Amaren eguna, aitarena, maiteminduena, opariak egiteko egunak bilakatu dira nagusiki, salerosketen eragile nagusien poderioz. Ez dakit nola ez zaien horrelakorik bururatu emakumeon egunerako. Harrobi oparoa ikusten dut nik hor, liburuaren egunean Katalunian arrosak duen protagonismo bera lukete liliek edo amañililiek, ez legoke bere neskari zerbait ez oparitzeko ausardia bilduko lukeen mutilik. Itsu daude saltzaileak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxoaren zortzia