Borrar

Ia euskaldunak zati bi

Justiziak beti du prest egia ezartzeko eragiketa objektiboa, gizarteari aurpegira begiratu ere egin beharrik gabe

Gaizka Lasa

San Sebastián

Viernes, 14 de marzo 2025, 01:00

Nonbait kopetan idatzita neraman: «Galdetu niri, galdetu». Martxoak 8ko manifa hastear zen eta nire koaderno eta boligrafoek ustez aditzera ematen zuten nire egin beharra baina... «Barkatu, feminismoaren inguruan galde zaitzaket?», etorri zitzaidan Euskadi Irratiko lankidea. Ohartarazi nion zein nintzen eta zertan nenbilen, baina inporta ez zitzaionez, hantxe bota nuen adierazpena. Handik minutu parera hirukotea gerturatu zitzaidan. ETBko kamera, kazetaria eta laguntzailea: «Zure iritzia jaso dezakegu?». Hauei kukuak oker jo zien.

Nolanahi ere, ariketa sozial xarmagarria da bestearen berri izan gabe, haren erantzuna susmatzea, hau da, amildegira salto egitea beso leun batzuk hartuko gaituztenaren itxaropenez. Aldiz, Euskaraldiaren txapek adrenalina kentzen diote kontuari. Bihar irekiko da ekimenean izena emateko epea. Ahobizi batzuk, belarriprest besteak. Kito. Agur emozioari. Nor ez da denda batean sartu eta saltzailearen hizkuntza ohitura igartzen saiatu aurpegiari erreparatuz? Nork ez du trenean aldamenean eserita dagoenaren hitz egiteko prestutasuna antzemateko ahalegina egin bekokiari begiratuz? Nork ez du irribarre zantzuen arabera itxaron-gelan dagoen horren umorea neurtu nahi izan? Misterioak badu sorginkeria. Ondorengo aurkikuntzak, berriz, lilura. Alabaina, gauzak objektiboki jakin nahi ditugu. Batetik hamarrera norberaren adeitasuna zenbatekoa den ere txaketaren papar-hegalean eramango bagenu...

Errealitatea zorrotz neurtu eta sailkatzeko joera justiziak darama muturreraino. Objektibitatearen izenean, egi juridikoa ezartzen du. Hitz potoloa. Baita gaia labainkorra bada ere. Justiziak badio, amen! Esaterako, administrazioan lanpostuei dagozkien hizkuntza eskakizunen eremuan. Zenbat langilek jakin behar dute euskara erakunde publiko batean? Ez galdetu herritarrei, are gutxiago saiatu euren begiradetan erantzunik antzematen. Eragiketa matematikoak du irtenbidea, objektibotasuna eta egia. Hauxe da: «euskaldunes + (cuasi euskaldunes entre dos)». Baietz ba: «euskaldunak + (ia euskaldunak zati bi)». Horra hor derrigorrez bete beharreko indizea. Zehaztasun zientifiko erabatekoa, bistan denez. Ia euskaldunak! Negarra baino hobea denez irria, txistea datorkit burura: «nik ia egunero egiten dut txortan; ia gaur, ia atzo, ia herenegun...». Zati bi egin behar izanez gero... pentsa.

Serio aurpegia zuen Manuel Lasartek. Ondo heldu zion gaiari hark eta honela abestu euskarari: «Jesus bezela zaude josirikan iltzez/ seme gaizto batzuen erruz edo gaitzez/ 'maite zaitugu!' esaten dizutenak itzez/ zuri ateak ixten ari dira giltzez».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ia euskaldunak zati bi