Borrar

Atzerako ispilua

Berrikuntzaren agintaldian, herri zerbitzari eta irakasleei artzaintza, erromeria, mahai giroa eta euskara ez ahazteko eskatzen diet

Gaizka Lasa

San Sebastián

Ostirala, 29 abuztua 2025, 02:00

Comenta

Bukatu da, bukatu da, bukatu da, akabo!». Edo «gaixoa ni, gaixoa ni...». Edota «barearen ostean dator ekaitza». Bakoitzak aukera dezala esamoldea. Kontuak kontu, oporrei agur esateko garaia iritsi da, gehientsuenentzat behinik-behin. Irakasleak astelehenean bueltatuko dira, ikasleak egun batzuk beranduago eta, denei aurre hartuz, nola ez, agintariak. Atzo elkartu zituen lehendakariak sailburu guztiak Donostiako Miramar Jauregian. Egoitzaren egokitasunari buruz asko hitz egin daiteke, aristokraziarekin lotura medio, baina hori beste kupeleko sagardoa da.

Batzuek zein besteek ikasturte berria dute jomuga. Izenondoa da hemen gakoa: berria. Zenbat aldiz entzun ote dugu hezkuntzaren helburu gorena garai berrietara egokitzeko baliabideak ematea dela. Datorrenerako prestatzea. Gaurkoa zaharkitua dago. Pentsa non geratzen den atzokoa! Biharkoak balio du. Iragarpenari eman diogu indarra, eta ez eguraldian soilik. Ikasleak ondo daki arrakastaren giltza non bilatu: etorkizunean estimazioa izango duen asmakizuna, eta oraindik ezagutzen ez dena; hara hor gakoa, aberasteko behintzat. Joxean Artzek idatzi bezala, «maite ditut maite gure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean, zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten...». Bada, gure baitan pizten diren bazter miresgarriak ikustera garamatza gu ere presio berritzaileak. Beti berrikuntzaren peskizan.

Ez du errealitate honek zertan ezer txarra ekarri, baina autoan bezala bizitzan atzerako ispilua erabiltzea komeni izaten da. Modernitatearen gurpilari utzi gabe, iragan erresumako ereduei ere ez al genieke gehixeago erreparatu behar? Haiek ere egokitu beharra izan zuten, hala beharrez, eta hamaika ikasgai utzita joan ziren. Asteak adibide aberats askoa ekarri digu. Juan Ezenarro 'Berastegi' azpeitiarra joan zaigu. Bere ekarpenaren berri Lajatarrek, Epeldetarrek eta Lutxurdiotarrek eman digute eskelan hari eskainitako bertsoan. «Izarraizpetik Xoxoteraño zabaldu ditu haizeak/soiñu zar baten ezker airea, pandero, bateri txapak/artalde baten dunba hotsekin makila baten konpasak/ze oroitzapen guk elkarrekin egindako egunpasak/zure kontseju, zure izate, mahai-ondoko hitz jolasak/Berastegiko otordu goxo, triki hots eta dantzak.../argitzen gaitu berriz zurekin elkartzeko esperantzak!».

Erromeria hotsak, artzaintza, mahai giroa, bertsoak, euskara... Aitzineko kontuak izango dira denak ere, baina horien guztien berri ematea ez dugu kalteko, herri zerbitzari agurgarriak eta irakasle estimatu horiek. Zorterik onena opa dizuet hainbestetan esker txarrekoa izanagatik funtsezkoa den zuen lan horretan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atzerako ispilua

Atzerako ispilua