Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egunotan zabalduko da eskoletako aurre-matrikularako epea eta, horrekin batera, guraso askoren-tzat erabaki garrantzitsua hartzeko ordua. Gero eta guraso gutxiagorentzat, egia esan, gero eta haur gutxiago ditugulako. Hezkuntza sailburuaren esanetan, datozen hamar urtetan ikasle kopuruak urtez urte egingo du behera, hurrengo hamarraldian ehuneko hogeira iritsi arte.

+Nola hartzen dute gurasoek erabaki hori? Nola aukeratzen dute eskolarik hoberena? Irizpide desberdinen arabera. Askorentzat eskolaren kokapenak du garrantzi gehien eta etxetik hurbilen dagoen eskola aukeratuko dute. Hori bai, aukera ez da bera hirietan edo herri txikietan. Batzuetan ugaria izango da aukera, beste batzuentzat mugatuagoa.

Kokapenarekin batera, bigarren irizpidea diruarena izaten da. Gurean irakaskuntza publikoak eta pribatuak erdibana osatzen dute hezkuntza sistema. Gauza jakina da hezkuntza pribatuaren pisua nabarmen handiagoa dela estatu espainolean Europako gainerako herrietan baino eta desberdintasun hori biderkatu egiten dela Euskal Herrian. Eskola pribatu gehienek itun bat dute Jaurlaritzarekin eta itunak ordaintzen ez duena osatzeko kasu gehienetan diru bat ordaindu behar izaten dute gurasoek, kasu bakoitzean desberdina.

Kokapenarekin eta diruarekin batera beste faktore batzuk ere sartzen dira erabakia hartzeko orduan. Besteak beste, ze eskoletara doazen familia horren inguruan dauden haurrak, eskola ez delako soilik bertan ikasten dena. Multzoan sar-tzen da ere zer nolako harremanak egiten diren bertan, ze ingurugirotik datozen gainerako ikasleak.

Pisua du era berean gurasoen eskola garaiko esperientzia eta zehazki zer nolako oroitzapenak utzi zituzten garai haiek. Batzuk esango dute zoriontsu izan ziren leku hartara eraman nahi dituztela haurrak, beste batzuk, alderantziz, pentsatuko dute ez dutela beraien haurrentzat suertatu zitzaien eskola bera nahi.

Gurasoen ideologiak ere bere pisua du eskola publikoa edo itunpekoa aukera-tzeko orduan. Batzuk hobetsiko dute esparru pribatuko kristau eskola, bertako baloreak kontutan hartuta. Beste batzuek ikastolak aukeratuko dituzte edo eskola publikoa.

Kokapena, dirua, ideologia, oroitzapenak eta beste osagai batzuk sartzen dira errezetan eta bakoitzak erabakitzen du ze osagairi eman pisu gehien eta guztiek pentsatuko dute baliabide gehiago behar duela sistemak.

Erabaki on oraintxe aukera egiteko zorian dauden gurasoei.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios